Festak egin Sakana osoan erabilia izan da aditz perifrasi hau. Haurrekin erabiltzen da bereziki, ferekak egin adierazteko. Beti yoten zikiegun festak eitteko espia guu aur txikiye. (Beti egoten zaigun festak egiteko espera gure haur txikia) Orotariko Euskal Hiztegian (OEH) honelaxe dator jasorik: "festak egin. Agasajar, halagar; acariciar, hacer gracias, juegos".
Gainazpi egin Aditz perifrasi hau ere, Sakanan erabilia izan da. Buelta eman, enborrari esate baterako. Etxarri Aranazkoa dugu hurrengo esaldia: Trunkuborri gaiñazpi ein ber ziobau! (Enbor horri gainazpi egin behar zioagu!) OEHn horrelaxe: "Gain-azpi egin. Volcar, subvertir, trastornar. Dar la vuelta a un partido, ponerse por delante el que iba perdiendo").
Gaizki esaka ari izanErabilera orokorrekoa da aditz perifrasi hau. Gaitz esaka, esamesaka, ari izan. Direnak eta ez direnak esan norbaiti edo zerbaiti buruz. OEHn ere jasoa dago: "Gaitz-esaka. Blasfemando. Begiz, ezpaiñez tximuka, mingaiñez gaitz-esaka". Egun osue pasatzen dau geizki esaka yoziñengatik. (Egun osoa pasatzen du gaizki esaka edozeinengatik).Gaztelaniara "poner verde a alguien", esate baterako itzuliko litzateke.
Gaitzak hartu/jo Hau ere erabilera orokorrekoa da. Gaixotu. Oso zabaldua dago Euskal Herri osoan. Geitzek jota, aulkiyen, ibilli ezin geldittu yauben! (Gaitzak jota, aulkian, ibili ezin gelditu zuan!) OEHn 'hartu' aditzarekin buruturik perifrasia ageri da: "Gaitz hartu. Padecer, sufrir; dolerse"
Gaizki heldu/etorriSakana osoan izan da erabilia 1. Gaizki moldatu, bat ez etorri. Beti etor ttuk geizki! (Beti etorri dituk gaizki!) Orduben de geizki eldu ittuben! (Orduan ere gaizki heldu zituan!) Famelikuek die beye geizki eldu die. (Familiakoak dira, baina gaizki heldu dira.) 2. Modu egokian ez suertatu. Geizki eldu zikiek biyer Alsasue fatie. (Gaizki heldu zaidak bihar Altsasura joatea.). Gaztelaniara itzultzekotan, "no llevarse bien, ir(le) bien o mal algo", izanen litzateke..
Gaizkixe egon Egun ere sarri entzun daiteke Sakanako bertako hizkeretan. Luzaiden ere erabiltzen dute aditz perifrasi hau. Ederki, primeran, ezin hobeki, arrunt ongi egon. Ironikoa da, kontrako esanahia (gaizki samar) eransten baitzaio. Lehena Etxarri Aranazkoa dugu, bigarrena Luzaideko Hiztegiak dakar: Geixkixe zaudie or abaruen eitten deen berueki. (Gaizkixe zaudete hor abaroan egiten duen beroarekin.) "Gaizkíxe úxu!, gaizkíxe úxu oixó! Erdarazko '¡poco bien que está!', 'está poco mal!' errateko ibiltzen da, alegia, bat hagitz ongi dagoela adierazteko". OEHn ere bere zentzu ironikoa azpimarraturik: "Gaizkixe. Tan ricamente con sentido irónico. Eta arte huntan, (nere ardiak) gaizkixe izanen dire Goixbiden!" Gaztelaniaz, orduan, "estar de maravilla" adierazten du..
Gehiagoko bage/gabeSakanan erabilia da esapide hau. Besterik gabe, inolako arrazoi edo motiborik gabe. EHn horrela, 'beste egitekorik gabe' zentzuarekin: "gehiagoko(rik) gabe. Besterik gabe. Eta gehiagoko gabe, hemen amaitzen dugu gaur". Etxarri Aranatzen barra-barra erabiltzen da. Allatu, ni ikusi ta, geyoko bee, kristoonak esaten asi zikien! (Ailegatu, ni ikusi eta, gehiagoko bage, kristorenak esaten hasi zaidan!) OEHn horrela: "Sin más ni más, sin fundamento" eta gaztelaniaz, berriz, "sin mediar palabra o motivo, sin más ni más" itzuliko genuke.
Gehiegi iritziAditz perifrasi hau Sakana osoan erabili izan da. Harrituta egon, jasotako harrera, saria, oparia edo dena delakoa merezi ez dugulakoan. Ondorengo esaldia Etxarri Aranazkoa da: Geyeitziik zion zuen ama, denok zoriondu eta opari sorta ederra ein doozu-bielakos. (Gehiegi iritzirik zagon zuen ama, denok zoriondu eta opari sorta ederra egin diozuelako.) "Luze iritzi" perifrasiaren antzerakoa. Hauxe Sakana erdialdean luzitzi erabiltzen da. Gaztelaniaz "estar abrumado/a" esanen litzateke..
Gehien(-era/-ez) jota, Asko jotaBeste hau, berriz, erabilera nahiko orokorrekoa dugu. Gehienera (ere), gehienez (ere). Asko jota de, ez zittuk berrogei beño urte geyo izanen. (Asko jota ere, ez ditik berrogei baino urte gehiago izanen.). (OEH) Eta geienera jota ere zenbat izango dira onela datozen arkumeak? Gaztelanias "a lo sumo", "como mucho".
Geroztik ereHauxe, Sakanako esapidea dugu. Bi esanahi eransten zaizkio normalean. Lehenik, ondorio bezala, zerbait argitzeko erabiltzen da. Eta, bigarrenik, zerbaiten harira beste zerbait azpimarratzeko erabiltzen da. I, gioti dee, guk ez zittubau zaborrok bota (, e?). (Hi, geroztik ere, guk ez ditiagu zabor horiek bota (, e?)). Esaldi honek, bukaerako galdera fatikorik gabe, lehen esanahia dauka; eta, galderarekin, aldiz, bigarrena. Gaztelaniaz, bata zein bestea horrela itzuliko genituzke: "después de todo", "por cierto"