Hor duk/dun/duzu/duzue! Erronkaribarren ere erabiltzen ziren esamolde hauek. Joan aditzaren aginterako formak ordezkatzen ditu: joan hadi (hoa), joan zaitez (zoaz), joan zaitezte (zoazte). Ez da gainerako pertsona eta denborarekin erabiltzen. Badirudi elipsian duela sujetoaz gain osagarri zuzena ere: Hor duk/n (bidea)! Or den emendi, ezpeen nei serio jartzie! (Hor dun hemendik, ez badun nahi serio jatzea!). Ordek onki hortzak kalka dozkian lekura. (Hor duk hortzak ongi atxiki ditzakean lekura). Gaztelaniaz "¡Véte!, ¡Iros!"
Hortik aurrera ibili/egon/joan, Hortik behera ibili/egon/joan Erabilera orokorreko aditz perifrasiak ditugu hauek. Munduan zehar edo hitz egiten ari den lekutik kanpo, zehaztasunik gabe. Bei, nik e aspaldiyen e yet ikusi de ein. Orti aurria daillela aittu yet! (Bai, nik ere aspaldian ez diat ikusi ere egin. Hortik aurrera dabilela aditu diat!) Nua ez tikiyet, beye orti bia fan dek! (Nora ez zakiat, baina hortik behera Joan duk!) Ori etxien geldittu? Orti bia ibillen dek, seguro! (Hori etxean gelditu? Hortik behera ibiliko duk, ziur!) Aspaldi ziok orti bia, nunbeitten! (Aspaldi zagok hortik behera, nonbait!) Gaztelaniaz "por ahí, por el mundo".
Hortzak airean/ikaraturik eduki, Nerbioak airean eduki Ultzama aldean ere ezagutzen dituzte perifrasi hauek. Hortzetako mina izan edo nerbioetatik jota egon. Lehenak, gaztelaniako "dentera" ordezkatzen du; eta, bigarrenak, "estar de los nervios". Ultzaman "ortzak ikaratuik" erabiltzen dute "dentera" adierazteko. Ezin yet eze agua sartu, ortzak aidien dazkatelako. (Ezin diat ezer ahora sartu, hortzak airean dauzkadalako). Obe gaur ez baakit iyore gertuetzen, nerbiyuek aidien zizkobet ta. (Hobe gaur ez bazait inor ere gerturatzen, nerbioak airean zauzkaat eta. Gaztelaniaz "dentera".
Hortzak jantzi Aranatzen entzundakoa da aditz perifrasi hau. Hortz ordekoak paratu. Honela dator Lizarragako hiztegian ere: "Ortzak jantzi: ponerse los dientes postizos" Hurrengo esaldia Etxarri Aranazkoa da: Goizien ortzak garbitzen yondu nok, aasan utzi zittubet ta gio aztu ein zikiek jaztie! (Goizean hortzak garbitzen egon nauk, arasan utzi ditiat eta gero ahaztu egin zaidak janztea!) Gaztelaniaz "ponerse los dientes postizos".
Hortzak prest eduki Etxarri Aranatzen jasoa. Jateko gogoa izan. Amak semeari aitona bazkaltzera joan zedin gaztigatzeko eskatu ondorengo elkarrizketatxoa Etxarri Aranatzen:
-Aittuna, bazkaltzia! -Bei, ortzak prest zizkobet! (-Aitona, bazkaltzera! -Bai, hortzak prest zauzkaat!) Gaztelaniaz "ganas de comer".
Hotz handirik ez izan (zerbaitek) Sakanakoak dugu perifrasi hau. Gauza jakina edo, gutxienez, oso errepikatua izan zerbait. Hozteko edo ahazteko denborarik izan ez duena. Eztikok, ez, otz aundik kontuborrek! (Ez zaukak, ez, hotz handirik, kontu horrek!) Gaztelaniaz "ser algo sabido".
Hotzak atera Erabilera orokorrekoa da. Gorputza berotu ariketa edo lanaren bitartez. Asten beiz egurre txikitzen, ikuskuek nola atiako ttuken otzak! (Hasten bahaiz egurra txikitzen, ikusiko duk nola aterako duan hotza!) Gaztelaniaz "quitar o sacar el frío".
Hotzak/beroak/logaleak/goseak/egarriak garbitzen/pasmaturik egon, Hotzak hilik egon, Hotzak harritua izan, Logaleak porrokatua izan Hotzak / beroak / logaleak / goseak / egarriak akabatzen egon, jota egon. Azken biak Luzaideko hiztegian ageri dira. Erriyonta lania etorri neizeneti otzak garbitzen niok! (Herri honetara lanera etorri naizenetik hotzak garbitzen nagok!) Astelen guziten loganiek garbitzen yoten nion! (Astelehen guztietan logaleak garbitzen egoten naun!) Gaztiok eztakizubie zer dan gosiek garbitzen yotie! (Gzteok ez dakizue zer den goseak garbitzen egotea!) Hótzak harrítja núk. (Hotzak akabatzen nagok.) Gáur loáljak porrokátja núxu. (Gaur logaleak porrokatua nauzu.) Gaztelaniaz "estar aterido de frío, sofocado, de sueño, hambriento, sediento".
Galtzontzillo hutsean, Izerdiak hutsean, Marraka hutsean Sakana osoan erabiltzen ditugu esapide hauek. Euskaltzaindiaren Hiztegian, lehenaren kasuko adibidean Galtzontzillo hutsik zegoen dakar. Sakana erdialdean, aldiz, hutsean baliatuz erabiltzen da. Kaliaño atia zan kalzonzillo utsien! (Kaleraino atera zen galtzontzillo hutsean!). Eta hauez guztiez gain, bada asko erabiltzen diren arropaz bestekoak. Izerdi paltsetan, erabat izerditurik, izerdi asko dariola adierazten du bigarrenak. Eta, azkenik, garrasia dariola, garrasika, marraka eginez, marraka bizian dagoela hirugarrenak. Izerdiyek utsien esnatu nok siestati! (Izerdiak hutsean esnatu nauk siestatik!). Aurrek ez ziyan igerilekuti atia nei eta an yaman dik amak marraka utsien. (Haurrak ez zian igerilekutik atera nahi eta han eraman dik amak marraka hutsean).
Harrapa ezak/ezan/ezazu orain, Kanta ezak/ezan/ezazu orain Hau ere Sakanan erabilia da. Eztabaida edo ez adostasuneko egoera baten aurrean, parte hartzen ari direnetako batek bestea aho bete hortz, erantzunik gabe, uzten duenean erabiltzen du hirugarren batek. Harridura eta ustekabea adierazten ditu. To!, da hauen parekoa. Gaztelaniako "¡échale guindas!", "¡toma del frasco!" adierazteko erabiltzen da. Frantxiko analfabetue zala, izketan de iye ez zakiyela ta… leittu dek gaurko egunkariyen idatzi deena? Arrapa zak guai! (Frantxiko analfabetoa zela, hizketan ere ia ez zekiela eta… leitu duk gaurko egunkarian idatzi duena? Harrapa ezak orain!). Eyauben esaten, ba, Zubietak ezakiyela jokatzen? Atzo txapela iraz ziyaan! Kanta zak guai! (Ez huen esaten, bada, Zubietak ez zekiela jokatzen? Atzo txapela irabazi zian! Kanta ezak orain!). Beti esaten ez jokatzeko kinieletaa ta guai tokatu ein zikiyok, to! (Beti esaten ez jokatzeko kinieletara eta orain tokatu egin zaiok, to!