Askotan mugimendu feministatik kritika asko egin zaizkio hizkeraren erabilerari matxista delako. Sarri entzun izan ohi da X hizkuntza matxista dela, ez dituelako emakumeak izendatzen edo kontuan hartzen. Gehienetan, genero ezberdinak erabileraren inguruan agertzen dira horrelakoak. Baina, euskararen kasuan, zer nolako erabilera egiten dugu?
Euskararen kasuan, aipatu beharra dago, nahiz eta generorik gabeko hizkuntza izan, generodun hitzak daudela (seme-alaba, errege-erregina, jaun-andre..) eta hitanoan genero desberdinketa egiten dela gizon/emakumeei dagokionez. Baina, erabilera nagusi eta ugariena zukan izan ohi denez, uste dugu euskarak ez duela erabilera matxistarik, eta hori ez da horrela izaten.
Euskarari dagokionez, bada oraindik ere gizona hitzak gizaki guztiak aipatzeko edo ordezkatzeko erabiltzen dutena. Esaterako, gure kulturaren adierazpen desberdinetan (gizonak badu inguru latz bat menperatzeko premia...), edo ikasgeletan eta historiako liburuetan sufragio unibertsala bezalakoak erabili aipatu gabe unibertsal horrek emakumeak kanpo uzten zituela, besteak beste.
Beraz, hizkuntzaren erabilerarekin ere kontuan hartzekoa da gure testuinguru patriarkalak eragina duela gure komunikatzeko eran. Hizkuntzak ez dira sexistak, horiek erabiltzen dituzten pertsonek ematen diete erabilera matxista, eta emakumeak eta bestelako genero disidenteen presentzia ezkutatzen du.