Geroa Bain adierazpen askatasunaren aldekoak gara, erabat, edozein sistema demokratikoaren oinarria badela sinetsita baikaude. Hala ere, horixe modu zibikoan aldarrikatzearen aldekoak gara, eta inolaz ere ez gisa honetako ekintza onartezinen bidez, izan ere, horrelako erasoekin Altsasuko biztanle denak baikara galtzaile, erasotutako eraikinen bizilagunez gain, herriak berak galtzen baitu, Altsasuren irudia zipriztintzen eta zikintzen baita. Guztion esku dago Altsasuren alde errespetuz aritzea lanean, gizartean bizi baikara eta, hori bera dela eta gure oinarrizko eskubideak garatu behar ditugu gure bizilagunenak ere errespetatuz. Eta horretan, idazki honen bidez gaitzesten ditugun gisa honetako erasoek ez dute tokirik.