ALTSASUKO GEROA BAIren KOMUNIKATUA UDAL HAUTESKUNDEEN EMAITZEN AURREAN
Altsasuko Geroa Baiaren Herriguneak Altsasuko herriari eskerrak eman nahi dizkio gure koalizioak maiatzak 24an ospatu ziren Udal hauteskundeetan lortu zituen emaitzengatik: 1.405 boto eta hauen ondorioz 5 zinegotzi gure Udaletxean eta ia seigarrena lortuz. Honekin batera, ezin dugu ahaztu hauteskunde hauetan partehartzeak gora egin duela 2011. urteko Udal hauteskundeekin alderatuta, beraz hori guztiok zoriontzeko arrazoia da. Lortu ditugun emaitzak direla eta, Geroa Bai-k alkatetza eskuratzeko erronkari aurre egin nahi dio eta modu honetan, ostegun honetatik (maiatzak 28) aurrera Altsasuko Udaletxean ordezkaritza lortu duten alderdi politiko guztiekin kontaktuan jarriko gara, guztiekin elkartzeko xedearekin.