Aurreko launbetien, otsailak 22, haur guziek jolasteko Etxarriko parke batien giñuken jostailu zahar bat mile pusketan hautsiik agertu zan. Hortik bertso sortatxo hau:
Taldeko euforia
hartuta aitzaki
larunbat iluntzea
berez da basati;
bilakatu zintuzten
puska, zabor, zati...
hauek bertso berriak
traktore za(ha)r bati.
Zaborraren postean
hiru egun pasa
eta, nola ez zinen
jostailu eskasa,
kendu genizun hautsa,
garbitu lokatza...
aberastu zenezan
umeen jolasa.
Pedalei eragiten
sutsu, jo eta ke,
palan belarra sartzen
zenbat borondate...
parkean bizi izan
zara astez aste;
jolasa zu haustea
bihurtu den arte.
Batetik bolantea,
bestetik pedala,
eserlekua hemen
bi puskatan pala
apurtu zaituenak,
merezi bezala,
daukagun amorrua
ulertu dezala.
Parkean utzi eta
jolas dezatela.
Askok esaten zuen
gordetu, bestela,
hautsi eginen dute,
begira, kauenla!
Penarik handiena,
arrazoi zutela...
Gorde izan bagenu
etxean akabo,
erabiliko ez zen
traste bat gehiago.
Zertan balio duen
jakin nahian nago
denonak norbaitenak
baino gutxiago.