Martxoaren 21ean, Altsasun, Sakana Harrera Harana Elkarteak elkarretaratzea egingo dugu Faxismoaren diskurtsoaren aurrerakada salatzeko.
Arrazakeria faxismoaren aurpegietako bat izanik, indar eta determinazio berarekin borrokatu behar da horren kontra. Pentsamendu kritikoak lerro artean irakurtzeko balio behar digu, faxismotik sartu nahi dizkiguten gezurrak eta buloak ez onartzeko: pertsona baten larruaren kolorea edo jatorria zalantzan jartzen edo baztertzen da, baina soilik pobrea bada...
Azken batean, desberdinarekiko beldurra, "INTERNAZIONAL FAXISTA"-n kokatutako politikari batzuen diskurtsoen larritasunagatik, zeintzuek munduko botere politiko hegemonikoa botere ekonomikoarekin lotu dute. Diskurtso horiek modu arriskutsuan errotzen ari dira herritarrengan, eta horrek berarekin dakar zati ez txiki batek bere egunerokotasunean ondorioak pairatzea.
Era berean, salatu nahi dugu poliziek profil arrazialak, etnikoak edo jatorrizkoak erabiltzen dituztela pertsonei kontrol eta erregistro umiliagarriak ezartzeko, delituzko jarduerak egiten dituzten zehazteko. Horrek eragiten du gizartean diskurtso arrazista txertatzen joatea, administrazioak bermatzen duen heinean, eta, azkenean, atxiloketak, kanporatzeak eta eraso faxistak normalizatzen ditu. Azken finean, kolektiboaren erru bakarra izan da gerratik edo inperialismo kapitalistak eragin dion pobreziatik ihes egitea,eta horren aurrean, mendebaldar arpilatzaileok zerbait esateko badugu.
ARRAZAKERIARI ETA FAXISMOARI EGURRE!!!
*Oharra: martxoaren 25ean, 18:00etan, Altsasuko Iortia Kultur Gunean SOS RACISMO-ARRAZAKERIA ELKARTEAK hitzaldi bat emango du. 2024ko Arrazakeriaren Txostenari buruz mintzatuko dira.