gutuna

Pasa zaitez autobusera eta gozatu bidaiaz

Erabiltzailearen aurpegia Manuela Arregi eta Gixane Andueza 2025eko azaroaren 17a

2025eko irailaren 26an, ostirala, 21:00etan, Iruñeko Autobus Geltokian; 20 pertsona geratu ginen nasan botata, aldez aurretiko txartela erosita ez genuenok. Esan zigutenez, Burundesan eta beste konpainia batzuen ohiko praktika da.

Berta Mirandak, Nafarroako Gobernuko Garraioen titularrak, esan du areagotu egin dutela mugikortasun iraunkor eta unibertsalaren aldeko apustua. Bitxia bada ere, garraio publikoa sustatu denetik, lehorrean geratzen ari gara, garraiorik gabe, etxetik 50 kilometrora, gure kasuan.

 Galdera da ea Nafarroako Gobernuaren apustua bere logoarekin autobus gorriak margotzea eta edukirik gabeko publizitate-kanpainak abiaraztea ote den.

Landa eremuan inbertitzearen, CO2 murriztearen eta bidaiaz gozatzearen aldeko apustua egiten bada, ametsak egia bihur daitezela eskatzen dugu, mesedez.