'Basajaun'-en egia, ilunpetik argira

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Erdozia Anso (Ilunpetik Argira Herri Ekimenaren izenean) 2026ko apirilaren 20a

Josu Zabala Salegi 'Basajaun' ETAko militantearen hilotza 1997. urteko martxoaren 27an aurkitu zuten mendizale batzuk Deba udalerriko Punta Mendata parajean. Ertzaintza eta Eusko Jaurlaritzak zabaldu zuten bertsio ofizialaren arabera, Josu "suizidatu" egin zen.

Bertsio ofizial honek hainbat galdera uzten zituen erantzunik gabe: Josu dokumentazio eta dirurik gabe agertu zen, bere bihotza zartatu zuen bala ez zen inoiz agertu, bere zapatiletan zeukan lurra ez zen paraje hartakoa... Instrukzioa gidatu zuten poliziak eta epaileak oso ikerketa arina egin zuten eta galdera horiek erantzun gabe artxibatu zen auzia. Horregatik, Josuren familia eta lagunek inoiz ez dute bertsio ofiziala sinetsi.

29 urte pasa direnean, herri ekimen bat sortu da Etxarri Aranatzen Instituzioek egin gabe utzi zuten ikerketa egin eta Josuren heriotzaren atzean dagoen EGIA azaleratzen saiatzeko. Ikerketarekin batera, memoria ariketa bat eginen da Josuk egindako ibilbidea belaunaldi berriei transmititzeko. Hau dena, ikerketa zein memoria ariketa Pako Aristi idazten ari den liburu batean eta Aitor Karasatorre filmatzen ari den dokumental batean jasoko dira. Egitasmo osoa igande honetan aurkeztuko da Etxarri Aranatzen. Egitasmoak aurrera egiteko herritarren sustengua ezinbestekoa da. Ekarpenak egin daitezke ES04 3035 0116 92 1160027007 kontu korrontean, Bizum: 13976 asociación Ilunpetik Argira; eta

https//eu.goteo.org/Project/basajaun-1997-en-busca-de-la-verdad crowfounding plataforman.