Kukuerreka elkartea duela 7 urte sortu zen, Elkarte Gastronomikoa ez ezik, Altsasuko herriari aberastasun sozial eta kulturala emateko asmoz.
Urte hauetan zehar, jarduera asko antolatu ditugu, eta aurten, beste urrats bat ematera ausartu gara, erronka handi bati helduz, Bartzelonako Colla Castellera Jove taldeko 140 kideren bisita antolatuz. Castells-ek bizitzaren metafora ekarri digute, nola bizi nahi dugun islatzen baitute: orekan, elkarlanean, batasunez, konfiantzaz eta indarrez.
Munduak komunitateko lana behar du, elkarrekin arituz, elkar zainduz eta elkarri lagunduz kolorez beteko baitugu etorkizuna. AUZOLAN erraldoi hau posible izan da hainbat pertsona eta erakunderen arteko lankidetzari esker. Lankidetza hori gabe, ezinezkoa izango zen kultura katalanaren zatitxo hau ezagutzea, sentitzea eta gozatzea, eta horri esker, beste behin ere, guztion artean herria egin dugu.
Horregatik, eskerrik asko bihotzez guztioi: Kukuerrekako bazkideei, Altsasuko Udalari, Altsasuko Erraldoien konpartsari, Txalapartariak, Kantuz Poteo Taldea, Urdiaingo Txistulariak, Etorkizuna Dantza Taldea, Eroski, Portuko, Amaia, Deba, Txartel, Hiruon Harategia... Guztiei, mila mila esker!