1976ko ekainaren 18an, tragedia batek Etxarri Aranatz kolpatu zuen, 5 etxarriarrek bizia galdu baitzuten, Espainiako armadak mendian utzitako mortero granada baten ondorioz. Hildakoetakobatek, Saturnino Luis Erdoziak, lehergailua Andimendin topatu zuen eta burdin karkasa batzelakoan etxera eraman. Garaiko bertsio ofizialak, Saturnino eta haren familia egin zituen ezbeharraren erantzule, erru guztia haien bizkarrean jarriz.
Mendian topaturiko granada hori etxera eramatea, agian ez zen batere zuhurra izan. Larrutikordainduko zuten erabaki hori. Baina izan gaitezen serioak, nork egin zituen praktika militarraklehergailuekin abeltzainak, mendizaleak eta oro har jendea zebilen zonalde batean? Nork egin zuenhanka lehertu gabeko leherkari bat mendian, espazio publiko batean, utzita? Hau bera egin izanbalu, orain 50 urte Euskal Herrian zeuden bestelako talde armaturen batek, instituzioen etaagintarien jarrera berdina zatekeen?
Honek errealitate desatsegin baten aurrean jartzen gaitu, biktimarioaren arabera lehen mailako edotabigarren mailako biktimak daude. Eta horrek ez luke horrela izan behar, edo ez behintzat bere buruapreziatzen duen demokrazia batean.
50 urte betetzear daudenean, bost etxarriarren heriotza eragin zuen bonba leherketaren atzeandauden ardura politikoak aitortu gabe segitzen dute. Zeren argi dago heriotza horien erantzukizunaespazio publiko batean eztanda egiteko prest zegoen lehergailu bat utzi zutenena dela. Ez beste inorena.
Horregatik dei egiten diogu, jada ez armadari, denok dakigu eta autokritika ez dela haien bertutebat, baizik eta Nafarroako instituzioei: berrikus ezazue mesedez azken 50 urteetan mahai gaineanegon den bertsio ofiziala, aitortu itzazue armadaren axolagabekeriak utzitako 5 biktimak eta eginbehingoz justizia 3 familia eta Etxarri Aranatzeko herriarekin. Amaitzeko dei egin nahi diegu ere, Sakanako eta Euskal Herriko herritarrei,
Ekainaren 21ean Etxarri Aranatzen egingo den aitortza ekitaldi herritarrean parte hartzeko. Egia, Aitortza etaJustizia bost etxarriarrentzat.