Ez ahaztu Palestinaz, gerra inperialistei ez!

Erabiltzailearen aurpegia Josu Rubio Mendiluze (Sakana Harrera Harana)

Inork zalantzarik izanez gero, arrazakeria aurrera doa ikaragarrizko urratsetan. Ceutan gertatutakoari begiratu besterik ez dago manteroei edo eta pertsona arrazializatuei egiten zaien jazarpena ikusteko. Europak milioika ukrainar hartu zituenean, estatu espainiarrak 300.000tik gora, ez zen inolako arazorik izan gure elkartasuna eskaintzeko, baina orain ez gara gai inperialismoak eragindako miseriatik eta gerretatik ihesi doazen 2.000 adingabe hartzeko. Harrera bai, baina… pertsona arrazializatuak eta pobreak badira, orduan ez?

Horri ARRAZAKERIA deitzen zaio, eta euren burua demokratatzat duten alderdi eta gobernuek euren egunerokoan horrela jarduten dutenean, euren lege eta manifestazioekin, pertsona horiek txanpon truke gisa erabiliz, horri FAXISMOA deitzen zaio. Maroko, Israel edo Estatu Batuak internazional faxistaren buru dira.

Baina Palestinan egoera askoz ere okerragoa da. Hiru urteko su eten faltsuaren ondoren, kolapsoa erabatekoa da: argindarrik, urik, osasunik, janaririk eta oinarrizko zerbitzurik gabe daudela, Israelgo Estatu terroristak genozidioarekin jarraitzen du, beste alde batera begiratzen duen Europaren konplizitatearekin, sionistei saldutako armekin edo Estatu Batuetako politika inperialista kriminalari men egiten dietenean.

1.500 pertsona baino gehiago hil dituzte tregua faltsu hartatik, Israelek Gazaren %60 anexionatu du, eta erakunde humanitarioak kriminalizatu eta euren lana egitea debekatu diete, nazioarteko arau eta lege guztiak urratuz.

Zisjordanian kolonoek Palestinaren aurkako programa eta razziekin jarraitzen dute, herriak eta lurrak suntsitzen eta kokaleku berriekin anexionatzen. Herrialde mugakideen aurkako erasoak ere salatzen ditugu, bidean berriz ere miseria eta heriotza piztuz.

Beraz, ez dugu geure burua engainatzen utzi behar: ahate bat ematen badu eta ahate bat bezala badabil ahatea da, edo beste modu batez esanda: Faxistak dira eta badakigu zer nahi duten, baina gurekin jai!

Irailaren 12an, larunbata, 19:00etan, Altsasuko udaletxe aurrean Palestinako genozidioaren eta gerra inperialisten aurka mobilizatuko gara. Palestina, ez zaituztegu ahazten!