Osasun publikoa ez da hitzez bakarrik defendatzen. Erabaki ausartak behar ditugu, aurrekontu eraginkorrak, baliabide publiko nahikoak eta profesional inplikatuak. Eta, batez ere, bizitza- eta lan-baldintzak hobetuko dituzten politikak edozein pertsonak osasun-arreta publikoa eta egokia jaso dezan, bere banku-kontuan zenbat diru duen kontuan hartu gabe.
Horregatik, bozkatzera joaten garenean, zer osasun-eredu nahi dugun ere erabakitzen ari gara. Ez da bigarren mailako gai bat, ezta gure kezkengatik kanpo dagoen zerbait ere. Gure osasunari buruz hitz egiten ari gara, gure familiari eta gure adinekoen osasunaren inguruan, hau da, gizarte osoarengan eragina duen oinarrizko eskubide bat da. Osasuna kudeatuko duten politikariei zer egin duten eta zer egitea proposatzen duten galdetzeko eskubidea dugu. Ez da nahikoa hobetzeko promesak entzutea, baizik eta zer egin duten ikusi behar da. Kontutan hartu behar dira etxebizitza eskuratzearen faktorea, aldaketa klimatikoaren gaia, lan-eskubideak, zerbitzuak, kudeaketa-kontratuak eta, azken finean, sistema publikoko baliabideak negozio pribatuetara eta interes pribatuetara eramaten dituzten erabakiak.
Baliabide publikoak ahultzen direnean eta kudeaketa pribatuari lekua irekitzen jarraitzen den bitartean, zilegi da azalpenak eskatzea. Benetan hobetzen ari al da herritarren osasun arreta? diru publikoaren erabilera hobea bermatzen ari al da?
Ba al dago kontrol nahikorik? Sistema publikoa indartzen ari al da edo gero eta sektore pribatuarekiko mendekotasun handiagoa dago? Iraunarazi ari gara guztion zergekin ordaindutako baliabideak azkenean etekin ekonomikoak bilatzen
dituzten enpresa pribatuen esku egotea?
Ezin dugu onartu osasun publikoaren diskurtsoa defendatzea erabaki eta estrategia politiko jakin batzuek haien garapena murrizten, gaitasuna gutxitzen eta asistentzia-kalitatea mugatzen bultzatzen baldin badute.
Era berean, ez ditugu nahastu behar aukeratzeko askatasuna eta zerbitzu pribatuetara jo behar izatea, erantzun publikoa ez delako behar bezala iristen. Benetazko askatasuna da eraginkortasunez eta kalitatez erantzuteko gai den osasun publikoa izatea, baliabide nahikorekin ornitua.
Horregatik, oso serioski baloratu behar da hautagai-zerrenda horiei ematen zaien babesa, pribatizatzeko eta osasun zerbitzu publikoak deusezteko edota hauek bultzatzeko diren ikusiz.
Kontua ez da inoren aurka bere siglengatik bozkatzea, baizik eta guztiona den oinarrizko eskubide honengan, koherentzia, erantzukizuna eta konpromisoa eskatzea. Osasun publikoak arazo larriak ditu, eta hori ukatzea jarrera arduragabea litzateke.
Egoera horrek beste politika batzuk eskatzeko balio behar digu, baliabide gehiago eta arreta egokia hain zuzen ere. Itxaron-zerrendak daude, zailtasunak zitazio sisteman, gainkarga profesionalengan eta lurraldeen artean desberdintasunak zeintzuk zuzendu egin behar diren. Paziente batzuek ez dute garaiz arreta jasotzen eta presiopean eta tentsiopean lan egiten duten profesionalak ez lirateke egon behar.
Osasun publikoaren defentsak, hain zuzen ere, gabeziak eta konponbideak eskatzen ditu. Plangintza egokia eta ausarta behar dugu, pazientea erdian jarriko duen kudeaketa.
Osasun-sistema publikoa zaindu beharreko konkista kolektiboa da. Ez dagokio gobernu bati, ez alderdi bati, ez belaunaldi jakin bati. Guztiona da, gizarte osoarena. Datorren azaroaren 29an boto bakoitzak hautestontzietatik haratago doan esanahi bat
izango du. Botoa ematea ordezkariak aukeratzea da, baina baita zer eskubide defendatuko ditugun erabakitzea ere eta gure osasun publikoaren etorkizunerako zer nahi dugun ere.
Guztion osasuna ez litzateke pertsona batzuen interesen esku geratu behar.