Irurtzungo Herri Bloga. Aizpeak bultzatuta eta Irurtzungo udalak lagunduta, Irurtzunen gertatzen diren berriak euskaraz eta sarean publikatzen dituen bloga.

PINTXO-POTE MUSIKATUA

2019 urt 24 None

Urtarrilaren 26an, larunbata, pintxo-pote musikatua izango dugu Larrazpin, Iluntze akustikoa taldearen emanaldiarekin. Bildutako dirua Maravillas Gaztetxeko kideentzat izanen da, jasaten ari diren er…
EUSKAL HERRIKO XI. MUS TXAPELKETA

2019 urt 18 None

Urtarrilaren 19an Euskal Herriko XI. mus txapelketaren lehen kanporaketa jokatuko da Pikuxarren. 16:00etatik aurrera izango da eta bikote bakoitzak 20€ ordainduko ditu.
LIBURUEN AURKEZPENA

2019 urt 17 None

Hilabete honetan bi liburu aurkeztuko dira Pikuxar elkartean. Lehendabizikoa, “Altsasu. El caso Alsasua” izango da eta urtarrilaren 18an izango da, arratsaldeko 18:30ean. Bigarrena, ̶…
KAFE KONPONDU

2019 urt 15 None

Urtarrilaren 17an, osteguna, 18:00etatik 20:00etara, gauzak konpontzeko elkarretaratzea egingo da Izurdiagako elkartean. Hautsita dagoen zerbait eta konpontzeko behar diren materialak eramaten baditu…
MENDI PROIEKZIOA IRATXON

2019 urt 10 None

Hurrengo ostiralean, urtarrilak 11, mendi federazioko lizentziak banatuko dira eta aurreko urtean egindako ateraldien argazkien proiekzioa ere egingo da. Arratsaldeko 19:30ean izango da.
EVEREST KOMIKI LIBURUAREN AURKEZPENA

2019 urt 03 None

Urtarrilaren 4an, 19:30ean, Everest, herri oso bat gailurrean, komiki liburuaren aurkezpena egingo da Pikuxar elkartean.
BERTSO DESAFIOA

2019 urt 02 None

Urtarrilaren 2an, bertso desafioa izango dugu Pikuxar elkartean. Larraun eta Barañaingo eskolak elkartuko dira eta gai jartzailea Zigor “Zian ” izango da. 18:30ean hasiko da.
PIKUBESTRE

2018 abe 30 None

Berriz ere, hemen daukagu, urteko azken egunaren herri lasterketa. Hiru kategoria desberdin daude eta sari pila zozketatuko dira parte hartzen dutenen artean.
PASAIAKO BADIA DOKUMENTALA

2018 abe 26 None

Abenduaren 27an, osteguna, Pasaiako badia dokumentala proiektatuko da Irurtzungo kultur etxean. 17:30ean izango da eta ondoren egileetako batekin hizketaldia egingo da.
PIKU GABONAK

2018 abe 26 None

Pikuxar elkarteak zenbait ekintza antolatu ditu eguberrietarako. Hemen daukazue programa:
SAKANAKO XIX. XAKE TXAPELKETA

2018 abe 19 None

Abenduaren 22an, larunbatarekin, xake txapelketa egingo da Satrustegiko elkartean. Goizeko 10:00etan hasiko da eta izena ematea 09:30etan izango da.
ARALAR, MUNDUA LEKU DEN LURRA

2018 abe 17 None

Aralar mendilerroari buruzko pelikula interesgarri hau izango dugu Irurtzunen abenduaren 21ean, 20:00etan. Hau da sinopsia: “Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hau…