IRURTZUN EUSKARAZ

Irurtzungo Herri Bloga. Aizpeak bultzatuta eta Irurtzungo udalak lagunduta, Irurtzunen gertatzen diren berriak euskaraz eta sarean publikatzen dituen bloga.

2014(e)tik partaide / 762 post
Jarraitu
“CUADERNO EN BLANCO” ANTZERKIA

2017 urr 05

Urriaren 6an, ostirala, antzerki zikloa hasiko da Irurtzungo kultur etxean “Cuaderno en blanco” antzezlanarekin. Sarrerak 6 euro balio du, eta erderaz izango da. Sinopsia: Begoña eta Arra…
UDAKO POSTALEN LEHIAKETAKO ZOZKETA

2017 ira 14

Larunbatean, irailak 16, Aizpeak, udako postalen lehiaketako zozketa egingo du Pikuxarren arratsaldeko 20:00etan. Zorte on!!!
IRURTZUN ETA ARAKILGO V. BERTAKO GANADU AZOKA

2017 ira 12

Irailaren 17an, igandea, V. bertako ganadu azoka izango dugu Irurtzunen. Goizean zehar zonaldeko animaliak, azoka, artisauak, erakusketak, musika… izango ditugu kaleetan. Gero bazkaria, eta arr…
SUSTAINABLE EATING DOKUMENTALA

2017 ira 10

Irurtzun eta Arakilgo V. bertako ganadu azoka dela eta, “Sustainable Eating” dokumentala proiektatuko da Irurtzungo kultur etxean irailaren 14ean. Bideoa elikadura iraunkorrari buruzkoa d…
ARGAZKI LEHIAKETA

2017 ira 08

Irailaren 28a arte, Arakilgo udalak antolatzen duen argazki lehiaketan parte hartzeko denbora duzue. Aurtego gaia ondare arkitektonikoa da eta lehiaketaren oinarriak www.arakil.net en dituzue. Gero, …
MUSIKA ESKOLARAKO MATRIKULAZIO EPEA

2017 ira 04

Irurtzungo musika eskolarako matrikulazio epea ireki da! Musika tresna bat jotzera animatzen bazarete irailaren 4, 5 eta 6an 16.30etik 20:00etara musika eskolatik pasatu izena ematera. Anima zaitezte…
KOMETA FESTA

2017 abu 09

Izurdiagan, abuztuaren 11rako kometa festa prestatu dute. 17:30ean kometak egiteko tailerra egingo da, jarraian erakustaldia eta baita otamena ere. Tailerrean izena emateko Arakilgo udaletxera deitu …
I RALLYSPRINT – IRURTZUN/ARAKIL

2017 abu 04

Abuztuaren 5ean, larunbata, Nafarroako rallye txapelketa egingo dute Madotzeko igoeran. 12:15ean aurkezpena egingo dute, gero igoera izango da eta 19:30ean sari banaketa.
UR PARKEA – PUZGARRIAK

2017 abu 03

Ostiralean, abuztuaren 4an, ur parkea izango dugu Irurtzungo igerilekuan. 15:30etik 19:30 arte puzgarriez eta txalupez disfrutatzeko aukera izango dugu! Anima zaitezte!!
UDAKO AISIALDI KANPUSA – ARAKIL

2017 uzt 28

Abuztuaren 7tik 18ra, 5-14 urte bitarteko gaztetxoentzat Udako aisialdi kanpusa antolatu du Arakilgo udalak. Izena emateko epea irekita dago abuztuaren 2a arte Arakilgo udaletxean.
HATORTXU ROCK

2017 uzt 27

Asteburu honetan Hatortxu Rocken 20. edizioa izango dugu Lakuntzan. Uztailaren 27tik 30era kontzertuz eta ekitaldiz betetako egunez disfrutatzeko aukera izango dugu Euskal Herriko preso politiko, ihe…
ARAKILGO EGUNA

2017 uzt 24

Uztailaren 25ean Hiriberrin Arakilgo eguna ospatuko da. Bazkari herrikoiarako izena ematea uztailaren 18a arte Arakilgo udalean egin dezakezue.