Nazkatuta ilea orraztez eta kanpora ateratzekoan ile aztoratuez?

Erabiltzailearen aurpegia Irati Pellejero Marin 2019ko aza. 15a, 08:28

Ilea orraztearen lanak amaituta, betiko dilema berdina: nola egin behar dugu gure ilea ordu askoz  horrela mantentzeko? Batzuetan etxetik atera baino lehen gure ilea jada aztoratua dago. Baina badaude konponbideak: 

1. Ilea ez da ukitu behar. 2. Garbitu eta ordu batzuk itxaron behar ditugu orrazteko, honek bere grasa ateratzeko; horrela errazagoa izanen da moldaketa; hoberena egun bat lehenago garbitzea da. 3. Ilea beti lehorgailu batekin lehortu behar dugu eta azken pausoa beti haize hotz pixka batekin amaitzea gomendatzen dute, horrela kutikulak itxiko dira eta errazagoa egingo zaigu hau orrazten. 4. Beti babesle termikoa erabili behar dugu. 5. Motots laso batekin lo egin. 6. Normalean laka orraztu ondoren erabiltzen dugu, baina lehenago erabilita errazago eginen zaigu hau moldatzea. 7. Argan olioa gure lagun hoberena izango da, orraztu baino lehen ipintzeko. 8. Produktu gehiegi erabiltzea txarra da. 9. Egunero ilea garbitzea ez da batere ona.

Ile lisoen kasuan, ilea orraztu behar da lisatu baino lehen. Plantxa edo lehorgailua pasatzeko orduan, ez da ona ile-sorta handiegiekin edota txikiegiekin lan egitea. 5cm-ka hartzea gomendatzen dute adituek, eta bi edo hiru pasadekin nahikoa izango zen. Ile-sorten tenperatura jaisteko plantxa pasa ondoren hau orraztu behar dugu.

Ile kizkurren kasuan, “tenazilla” egokiak aukeratu behar dira. Hainbat produktu daude ilea kizkurtzen laguntzen dutenak. Niri pertsonalki espumak egiten duen efektua ez zait gehiegi gustatzen. Amonen gauza iruditzen zaigu, baina erruloek lan oso ona egiten dute. Orrazkera uniformea lortu nahi badugu, beti norabide berean jarri beharko ditugu, eta norabide ezberdinetan jartzen baditugu efektu informalago lortuko dugu –goitik behera eta aurretik atzera–. Horrela ipintzen baditugu goian eta aldeetan txikiagoak izanen dira behean eta atzean baino. Difusorea erabili.

Eta ile bilduaren kasuan, xanpu lehorra erabiliko dugu; plantxatu eta orraztu, ilea bildu baino lehen egingo dugu; laka erabiliko dugu, eta ikusten ez diren urkilak beharrezkoak izango dira.