Ia beti itxura bizia eta adierazkorragoa lortu nahi dugu gure begiradan; horretarako, betileak luzeak eta ondulatuak izatea nahi izaten dugu. Merkatuan produktu ugari dago betileak orrazteko, baina betileak naturalki elikatzen laguntzeko gako batzuk ezagutu nahi badituzu, ez galdu hurrengo artikulu hau.
Betileak garbitzea oso garrantzitsua da, bereziki makillajea aplikatu dugunean. Maskarak erabiltzeak betileak gogortu eta erraz hautsi ditzake. Dieta orekatua edukitzea. Dieta osasuntsua dugunean eta silizioz aberatsak diren elikagaiak erabiltzen ditugunean, osasunerako hainbat onura ezberdinak izan ditzakegu eta horien artean ilea eta larruazal osasuntsuagoa izateagozatu dezakegu. Burdina kizkurrak etengabe erabiltzea saihestu. Burdina kizkurrak betile luzeak eta makurrak eramaten lagunduko digu. Hala ere, gomendagarria da elementu hau neurriz erabiltzea betileaken ahultzekoa eta apurtzeko joera baitu.
Gure betileak elikatzeko erremedio naturalak: Errizino Olioa, arbendo olioa eta oliba olioa (Olioen eraginkortasuna ez dago egiaztatua, baina hidratazioa gehitzen du, behatzekin tinta batzuk hartu eta berotuta dagoela behetik gora ipiniko dugu, eta gau osoa utziz); baselina (oftalmologoek ez dute produktu hau balioztatzen, molekula oso handiak ditu eta ez du ezertarako balio); eta irabiatu bat (6 azenario, 4 laranjen zukua, ezti, intxaur eta pinazñoien kgoilarakada bat eta edateko prest; irabiatu hau oso ona da gorputz osorako).
Erremedio estetikoak: Liftinga edo betile-luzapenak.
LIFTING | LUZAPENAK |
Betilea bera luzatzen da zainetik | Ileak banaka jartzen dira |
45 minutu | 2 ordu |
Naturalagoa | Bolumena eta luzatu 1D/2D/3D/5D |
6 Aste | 90 egun, ilearen ziklo normala |
Makillajea kentzea normala | Bifasikoa eta olioa ez, kontu handiarekin |
Lifting + Tinte 37€ | 85 € jarri eta birjarpena 45 € |