Perforazioak modan daude punk mugimenduaren ondorioz; gaur egun ospe handia du lirainago egiten gaituelako. Baina prozesuak bere arriskua dauka, kontu handia izan behar baitugu zauria ixterako orduan. Gainera prozesu hau luze egin daiteke eta pertsona bakoitzarentzat ezberdina bada ere, urte bat iraun dezake gutxi gorabehera.
AURPEGIKO PIERCINGen kasuan, 1199754135 belarrietan egitea toki tradizionalena eta hoberena da, lobuluan min gutxiago egiten du. Kartilagoan, aldiz, zikatrizazioa zaila da eta ilearekin kontaktuan egoteak infekzioa errazten du. Sudurrean eginez gero, hezetasuna dela eta infektatzea erraza da, eta kartilagoarekin arazoak egon daitezke. Bekainen kasuan, hau soilik alboan da gomendagarria, erdian nerbio eta odol basoak egotean arriskua handitzen da.
AHOKO PIERCINGAK delikatuagoak dira ahoan sortzen diren bakteriak direla eta. Honek infekzioa sor dezake lehen asteetan batez ere.
GORPUTZEKO PIERCINGen kasuan, zilborrean, lepoan eta titiburuan dira ohikoenak, hauek ahokoak bezain beste zaindu behar ditugu, arropa zabala emanez, makillajea eta lurrinak sahiestuz.
INFEKZIORIK EZ EGOTEKO GOMENDIO BATZUK:
-Garbitasuna punturik garrantzitsuena da, belarritakoa ukitzeko orduan eskuak garbiak egon behar dira. Garbitzeko: Kotoi-zotz bat ur epelean eta xaboi neutroarekin busti, suero fisiologikoa (spray moduan bada hobe) eta gasa batekin lehortu. Bi edo hiru aldiz egunean.
-Piercinga egin ondoren, zarakarra ateratzea posiblea da, odol hori oso ondo garbitu behar dugu eta inoiz ere erauzi.
-Zer saihestu behar dugu? Solariuma, igerilekuak, denbora luzean zonaldeak bustirik egotea. Kontu handiarekin egin beharko dugu lo, hau ez ukitzeko. Bestalde, belarritakoa ezin da aldatu hau orbaindu edo zikatrizatu arte, sei hilabete gutxi gorabehera.
-Trikimailu txiki batzuk: ohean bidaiatzeko burkoarekin lo egin; ur epelarekin garbitu; bi astez gutxi gorabehera mototsa erabili; Blastoestimulina edo gainontzeko zikatrizatzeko kremak ez erabili, zuloa egin dizun pertsonak gomendatu ez badizu; eta ilea garbitzerakoan, belarria haize hotzarekin lehortu.