Orain egoera gogorra bizitzen ari garen arren, etorkizunera begiratu behar dugu, askatasunera, eta egoera larri hau azkar pasako dela pentsatu. Gertuko etorkizunean udara daukagu eta horretarako prestatu beharko gara.
Eguzkitako betaurrekoek, osasuna ez ezik, moda mundua konkistatu dute, eta gure itxura asko hobetu dezakete. Horregatik honen aukeraketa egoki bat egin behar dugu, horretarako hainbat punturi arreta jarriz.
AURPEGI FORMA. 1. Bihotz forma: zure aurpegia goiko aldean kokotsean baino zabalagoa bada, armazoi handiko betaurrekoak, baina patilla oso finekoak. “CAT EYE” motakoak bikainak dira zuretzako. 2. Karratua: Betaurreko borobilak zalantzarik gabe, hauek aurpegiaren angeluak leunduko dituzte eta. 3. Borobilak: Marra zuzeneko armazoiak edo angeludunak, horrela aurpegia argaldu eta luzatuko dugulako. Gainera, masailen nabarmentzea ekidingo dugu. 4. Errektangularra: Armazoi edo “montura” handikoak izan beharko dira eta, karratu antzekoak badira, askoz hobe. 5. Obalatuak: Zorte handikoak zarete, praktikoki edozein mota ondo geratuko zaizue eta. KONTUZ!!!! Aurpegi handia baduzu, betaurreko handiak aukeratu.
ILE KOLOREA. Aukerarik onena ilearen kolore antzekoa aukeratzea da; beste ideia bat kontrastea izan daiteke, ilehoria bazara kolore beltzeko armazoia. Beltzarana bazara kolore fuerteagoak aukera ditzakezu, hala nola: morea, berdea edo urdina. Gaztaina kolorekoa edo ilegorria bazara gorria aukeraketa aparta izango da.
KONTUAN IZATEKO BESTE PUNTU BATZUK: Beltzak guztiarekin konbinatzen du eta ez da sekula modaz pasatzen, baina kontuz, fakzioak nahi baino gehiago markatu ditzakeelako. Marroia, klasikoa badirudi ere, nire ustez kolore perfektua da, gehiengoari ongi datorkiolarik. Azal kolore iluna baduzue kafesne kolorea bikain, baina zuriagoa bazara txokolate koloreei erreparatuko nieke. Gorriak, ausartak dira eta hauekin ez zara oharkabekoa izanen, baina apaingarri paregabea izan daiteke. Txuriak edo gardenak? Bai, mesedez. Nork eramaten duenaren arabera, oso dotorea izan daiteke. Aurpegi zurietan eta ile argietan hobe geratzen da, argitasuna emanez.