Konfinamendua dela eta, erosketa handiak egin ditugu eta askotan produktuek freskotasuna galdu dute, gure estetika zentroak itxita egon dira eta hainbat gauza probatzeko aisia handiegia izan dugu. Hona hemen nik neuk probatutako hainbat aurpegi-maskara merke eta erraz; astean behin erabili ditzakegu eta azal sentikorra baduzu, limoia dutenekin kontu handiz ibili. Esfoliatu ondoren maskara hidratatzailea erabiltzea konbinazio egokia izan daiteke.
- Hidratatzeko: Osagaiak: 4/5 marrubi eta eztia. Marrubiak txikituko ditugu eta bi edo hiru ezti koilarakadarekin nahastu; aurpegian 20 minutuz utziz, dermisa leunduko digu eta hidratatu.
- Esfoliatzeko: Osagaiak: 2 arbendol edo almendra, eztia eta limoia. Lehenik eta behin arbendolak hauts moduan utziko ditugu, eta ondoren limoizko zuku koilarakada eta ezti koilarakada batekin nahastu. Aurpegian ipini masajetxo txiki batzuk eginez eta aurpegian 10/15 minutuz utziz. Beste aukera bat ondokoa izan daiteke: azukrea olio zurrusta batekin eta limoi tantekin (erabiltzeko modu bera).
- Azal koipetsuendako: Dirdira desatseginei aio! Osagaiak: 3 koilarakada jogurt natural, 2 koilarada olo eta 2 laranja birrindura. Osagai guztiak ondo nahastu eta aurpegian ipini 10 minutuz.
- Azal lehorrendako: Osagaiak: Banana, ezti koilarakada bat eta 4 koilarakada olo. Aurpegian 15 minutuz utziko dugu. Beste proposamen bat: banana baten mamia, ahuakate bat, ezti pittin bat eta krema hidratatzaile pittin bat ondo nahastu eta hogei minutuz utzi gure aurpegian.
- Orbanendako: Osagaiak: Ezti eta limoi koilarakada bat. 15 minutuz utziko dugu, aurpegian lan egin dezan. Beste bi proposamen: Lehenengoa, 2 koilarakada bikarbonato, ur koilarakada bat eta limoi tanta batzuk ondo nahastu eta 15 minutu utzi, lan egin dezan. Bigarrena, luzoker erdi bat (birrindua), perrexila eta sesamo olio koilarakada bat. 15 minutuz jarrita izan.
- Aknea: Osagaiak: kamamila infusioa, aloe vera landarearen barneko likidoa eta martorri edo zilantroa. Denak ondo nahasi eta birrindu, 15 minutuz jarri eta ur epelarekin kendu.
- Garbiketa sakona: Osagaiak: almendra olioa, ezti koilarakada erdia eta limoi zuku pittin bat. 15 minutuz utziko dugu lan egin dezan.
- Azala birsortzeko: Osagaiak: melokotoi puska batzuk eta arrautza baten zuringoa. Dena birrinduko dugu eta 15 minutuz ipini, melokotoiak azal ilunei argia ematen lagunduko digu.
- Zahartze prozesu gelditzailea: Osagaiak: 2 azenario, limoi erdia eta bi jogurt koilarakada. Jogurtak tentsore efektua dauka eta lehen adin sintomak ekiditen lagunduko digu. Hau ordu erdi bat utziko dugu, ondoren ur hotzarekin kentzeko.
- Zelulitisa: Osagaiak: kafe irindua (katilu erdia) eta azukre beltzarana (laurdena). Bi osagaiak ongi nahasi behar ditugu eta trinkotasuna hobetu nahi badugu, olio koilarakada batekin lortuko dugu. Mugimendu zirkularrekin masajea eman eta ondoren ur hotzarekin garbitu (astean bizpahiru aldiz). Beste proposamen bat: Sagar ozpina urarekin nahastu eta masajea emanez (astean hiruzpalau aldiz).