Maiz erlazionatzen ditugu azaleko orbanak eguzkiarekin, baina arazo askogatik atera daitezke gure aurpegian. Pikorrek ere orban asko sortzen dituzte, batez ere hauek ukitzen ditugunean. Orbanak gehienetan melanina faltagatik edo melanina gehiegi izateagatik ateratzen dira. Orain, maskararen erabilpena dela eta, pikor asko ateratzen ari zaizkigu azalak arnasten ez duelako.
Orbainak edo markak normalean pikor handiak ditugunean ateratzen dira, hauek folikuluen paretak hautsi ditzaketelako eta, horrela, azal birsorkuntza ezinezkoa egiten da. Orbainak ere kolageno edo ehun falta dugunean sor daitezke.
Hauek kentzeko etxeko gomendio batzuk:
- Aloe vera: Bikaina da azala birsortzeko eta orbaintzeko. Pulpa edo mamia egunean bitan zaurian jarri. Landarea ez baduzu, aloe vera portzentai handia duen kremaren bat erosi.
- Sodio bikarbonatoa: Bikarbonatoa uretan nahastu eta zaurian ipini segundo batzuetan. Ur askorekin urberritu.
- Limoi zukua: Kotoi batean busti eta zaurietan ipini.
- Tomate birrindua eztiarekin: Tomate birrindua ezti pixka batekin nahastu eta maskara bat egin. Maskara aurpegian jarri 15 minutu, eta urarekin urberritu.
- Arrosa mosketa olioa: Kotoi bat uretan busti, xukatu, olio tanta batzuk ipini eta zaurietan eman.
- Pinaburu birrindua: Pinaburuak kolageno produkzioa estimulatzen lagunduko du; aurpegian ipini eta 15 minutuz utzi. Kotoi batekin kendu eta ondoren ur epelarekin urberritu.
- Koko olioa: Aurpegia garbitzean (goiz eta gauean) , garbitzeko xaboiari olio tanta batzuk bota.
Orabanen agerpena nola ekidin:
- Barazki asko jan.
- Ur asko edan.
- Eguzkitako krema: Urte guztian erabili, eta eguzkitan jarri baino 30 minutu lehenago bota.
- After sun: Eguzkia hartu ondoren beti erabili, azala berriz hidratatzeko.
- Txokolatea murriztu.
- Granoak ez ukitu.
- Aurpegia ondo garbitu.