Higiene maskarak ezinbesteko osagarriak bihurtu dira azken aldi honetan eta luzerako doala dirudi. Gure osasuna eta besteena zaintzen du, baina ez gure azala; beraz, gure tratamendua egokitu behar dugu gorritasunak eta pikortxoak saihesteko.
- Aurpegia garbitzeko xaboia: Garbitasuna, orain eta beti, ezinbesteko urratsa da, baina orain garbitzaile hori suabea izan beharko da, azala lehorra eta tiranteago dagoelako.
- Krema hidratatzailea: Agian azken aldi honetan nabarmendu duzu zure betiko krema motz gelditu zaizula, gure epidermisak ezin duelako bere lan naturala bete. Erosteko beharretan bazaude, gehiago hidratatzen duen bat aukeratu edo baselina pixka bat ipini maskararekin kontaktuan dagoen aurpegi zatian.
- Eguzki babeslea: Hau ere ezin da inoiz falta, baina bereziki orain azala sentikorrago baitago eta hau barrera ezin hobea da.
- Uretarako orea: Produktu honek film babesle bat sortzen du, oso arina da. Marruskadurei eta hezetasunari aurrea hartzeko aproposa, bere osagaiei esker (aloe vera eta kalendula olioa). Pasta mota honek propietate lasaigarri, hidratatzaile eta konpontzaileak ditu.
- Makillajea: Hoberena da produktu hau ez erabiltzea, gehien bat maskara zikintzen delako eta honek horren funtzioak ekidin dezake. Fluidoa bada askoz hobe.
- Ezpainetako babeslea: Ezpainak ere egun hauetan asko lehortzen dira, eta bereziki zaindu behar ditugu. Maiztasunez hidratatu
behar ditugu. - Tonikoa: Esan dudan bezala, azala oso sentikorra dago, babestu eta baretu behar da. Beraz, toniko egokia erabiliz hidratatu eta barrera funtzioa egonkortzen du.
Gaueko maskarilla: Egunean zehar faltan bota dugun hidratazio gehigarri hori emateko.
Masailezurra, sudurra eta kokotsa kaltetuta badaude, hidratatzaile bat erabil dezakegu, pomada bat erabil dezakegu zonalde horretan.