Hotza heltzean etxetik irteteak gogo gutxi ematen du, baina norbera ondo tapatuta dagoenean, tenperatura baxuek ere bere puntua izan dezakete. Horretarako gakoa geruzaka janztea da, baina ondo aukeratu behar dira Michelinen panpinaren antza ez izateko. Ezagutu behar dituzun gako guztiak azalduko dizkizut, eder egoteko eta hotz pixka bat ere ez pasatzeko. Adi.
- Arropa termikoa: Geruzaz geruza joan behar da, eta zure gorputzak ukitzen duen lehenengoak (muturreko hotza dagoenean edo kalean ordu asko emango dituzunean) termikoa izan beharko luke. Leggings eta kamiseta oso finak daude, arroparen azpian ezer nabaritzen ez direnak. Begiratu mendiko arropa hau bero eta estiloz jantzita joateko, eguraldiak zail jartzen badizu ere.
Jertse finak eta kamisetak: Ondoren, gaineratu puntu fineko jertse bat. Lepo altukoa izan daiteke nahi baduzu edo kotoizko kamiseta bat. - Pana eta artilea: Bi ehun hauek izarrak dira benetan ondo babesteko. Goiko aldean, jertse lodi bat jar dezakezu, eta, bolumenik ez gehitzeko, praka barruan sartu pixka bat. Beheko aldean, larruazal-efektuko galtza zabalak aukeratu ditzakezu.
- Oinendako: Botak dira ideiarik onena, barrutik ilez forratuak daude eta baita altuak ere, jantzi eta gona horiekin janzteko aproposak. Mendiko botak eta katiuskak alde batera utzi.
- Gainetik: Ohialezko berokiak, oso modan daude baina ezer gutxi berotzen dute. Egun hauetan aukera hoberena "plumiak" dira. Hau ez bada nahikoa elegantea, "bildots" itxurako berokiek ere dezente berotzen dute, baina bi aukera hauek bolumena gehitzen diote gure siluetari. Hortaz, hau definitzeko gerriko poltsak edo gerrikoak erabili.
- Burua eta eskuak bero: Oso garrantzitsua da bi zonalde hauek bero mantentzea. Oso modan daude orain kapelak baita betiko artilezko txanoak ere. Eskularruak oso deserosoak dira, baina eskuak eta oinak bero edukitzea oso garrantzitsua da; gainera, orain oso politak ditugu merkatuan eskuragarri.