Bazterretik

Udaberria

Erabiltzailearen aurpegia Irati Pellejero Marin 2021ko mai. 10a, 17:07

Udaberria iritsi da, udaberri arraroa, hotza, euritsua... eta etxean edo herrian egotekoa. Hori probestuz armairu aldaketa egin dezakegu. Gehienak gogotsu gaude egoera honi aldaketa bat egiteko, eta zenbait ideia proposatuko dizkizuet. 

Gure eguneroko looka errezeta bat dela pentsatu behar dugu; beti osagai berdinak erabiltzen baditugu, azkenean janari hori gorrotatzen hasiko gara. Nahikoa da elementu batzuk aldatzea sentsazio desberdinak lortzeko.

  • Jantzi bati soiltasuna kentzea: makillaje koloreko body bat gehitu eta, bide batez, larruzko poltso bat tonalitate berean. Orokorrean diskretua izaten jarraitzen duen arren, ausardia eta originaltasun ukitua gehitzen ditu.
  • Ohiko konjunto bat ezohiko bihurtu: aspertuta jertse eta Converse zapatilekin joateaz? Lookarekin ez doan zerbait gehitu, hala nola, cowboy txaketa bat. 
  • Look berezia lortu osagarri diskretu batekin: osagarri bitxiez baliatzea ez da behar denboraldiko look bat atera ahal izateko. Bixera edo txano bat gehitzearekin nahikoa izango litzateke (denboraldiko osagarririk bilatuenetako bat).
  • Berritu gogokoen duzun puntuzko konjuntoa: gaur egun edozerekin jartzen ditugu zapatilak, baina zer iruditzen zaizue takoi baxu batzuengatik aldatzen baditugu? Eta tendentzia berri honi urrezko bitxiak gehituz gero, arrakasta zurea izanen da.
  • Elegante janzteko ez da beharrezkoa blusa zuria janztea; kamiseta bati txaleko bat gehituz antzeko zerbait lortuko genuke, eta jakinen duzuen bezala txalekoak 2021ean oso indartsu sartu dira.
  • "Gaueko" arropa egunez jantzi: gaur egungo egoera dela eta aukera gutxi dugu gaueko arropa janzteko, baina zergatik ez ditugu egunez jantziko? Konbinatu ezazu txaketa handi batekin eta bota batzuekin.
  • Gabardina: honek ez digu huts egingo, baina aspertuta egonez gero, gehitu diadema bat edo alkandora bat, lepoa agerian utziz.
  • Konfinamenduak eta bertan egiten genituen bideo deiak ideia bat eman digute; goitik dotore joan gaitezke eta azpian praka eroso batzuekin konbinatuz.
  • Arropa elegantea birziklatu: denok dugu armairuan soineko edo arropa bat, ezkontza edo ekitaldi berezi baterako erositakoa. Honi orain eguneroko erabilpen bat eman diezaiokegu. Hala nola, zapatila edo bota handi batzuekin konbinatuz.
  • "Total black" looka arrakastatsua egin: beltza ez da neguko kolore bat bakarrik, udan ere jantzi dezakegu, pastel koloreko poltsa batekin konbinatuz.