Bazterretik

Begi zuloak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Pellejero Marin 2021ko ira. 20a, 10:32

Jada oporrak amaitu dira, beraz errutinara buelta, baina, gure sorpresarako nekatuta itzultzen gara, edo behintzat ez nahi genukeen deskantsuarekin, eta hori gure begi zuloetan nabarmentzen da. Nekea ez da honen arrazoi bakarra, gehiegizko eguzkiak ere garrantzi handia izan dezake.

Badakigu eguzki izpiekiko gehiegizko esposizioak erredura, larruazalaren zahartze goiztiarra eta abar dakartzala, baina aurreikusi ez genuena da begi zuloen iluntasunaren erruduna ere izan daitekeela.
Zergatik? Begi zuloena aurpegiaren gainerakoa baino lau aldiz finagoa den larruazala delako, eguzki-esposizioarekiko sentikorragoa, eta melaninak aktibitate handiagoa duen eremua delako. Beraz, emaitza zimurtuagoa da, eta hiperpigmentaziorako joera handiagoa du.

Horrez gain, uda garaian beste faktore batzuk gehitzen dira. Bartzelonako Centre Mèdic i d 'Estètica elkarteko José Manuel Fernández doktoreak dioenez, "eguzkiaren eragina perpendikularragoa da, denbora gehiago igarotzen da aire zabalean eta eguzkitako betaurrekoen erabilera areagotzen da". Bai, kontraesankorra dirudien arren –azken finean, logikoena litzateke pentsatzea osagarri horrek babesten gaituela, arazoa okertu beharrean–, salbuespen bat dago: "egiaztatu da metalezko armazoia duten betaurrekoak erabiltzeak eguzki-izpien islapena areagotzen duela, eta horrek eremu horren gain esposizioa eragiten duela, eta, ondorioz, pigmentazio lokalizatua larriagotu egiten dela" adierazi du espezialistak.

Irailera behegain ilunagoekin iritsi bagara, albiste txarra da, uda igarota eguzki erakusketa murrizten badugu ere, eremua ez delako berez argituko. Berri ona da oso eraginkorrak izan daitezkeen tratamenduak daudela: bai etxean erabil ditzakegun kosmetikoak, bai kabinatan.

Etxean: Gure edertasun-errutinan, melaninaren sorreraren metabolismoan eragiten duten kosmetiko aktiboekin tratatzea, hura murriztuz eta, beraz, orbana areagotzea prebenituz; edo zuzenean argitzen duten substantziekin ere tratatzea. Hain gune sentikorra denez, espezialista batengana joatea gomendatzen dut, kasu bakoitzean begien ingururik egokiena zein izan daitekeen erabaki dezan, baina "azido ferulikoa" ez da falta behar.

Kabinan: Substantzia despigmentatzaileak dituzten peeling-ak erabiltzea, mota askotakoak, sakonera desberdinekoak. IPL (argi bizi pultsatua), honen bidez argia eremu hiperpigmentatura finkatzen da, melanina erretzen du eta, ondoren, makrofago izeneko zelulek digeritu (aurpegi osorako balio du, hau orban gabe eta argiarekin utziz).

Epe luzera begira –hau ez da lehen aukera izan behar, interbentzio txiki bat delako eta ez da edozein poltsikoarendako–: Azido Hialuronikoa. Begi zulo markatuak bi ezaugarrietan nabarmentzen dira, huen sakoneran eta kolorean, eta teknika honek sakonera naturalki, diskretuki eta homogeneoki deuseztatzen ditu. Ildaskaren sakon gunea betetzeko eta eremua proiektatzeko aukera emateaz gain, tonua bateratu ere egiten du, formulan antioxidatzaileak txertatzen dituelako, eta eguzkiaren efektuak irauli eta orbanak agertzea saihesten du.