Bazterretik

Gianni Versace

Erabiltzailearen aurpegia Irati Pellejero Marin 2023ko mai. 22a, 09:45

Gianni Versace Regio de Calabrian jaio zen 1946an. Bere ama jostuna zenez, txikitatik murgildu zen moda munduan. 20 urterekin bere arreba Donatellarentzat arropa diseinatzen zuen. Arkitektura ikasi ondoren Milanera joan zen moda munduan lan egitera. Hainbat enpresetan lan egin ondoren,1976an bere zigilua sortu zuen. 1978an, bere lehen denda ireki zuen Milanen, "Via Della Spiga".

1981ean bere lehen lurrina komertzializatu zuen eta 1982an lehen aldiz "Golden Eye Award" saria irabazi zuen, udazken-negu bildumarengatik. Hurrengo urteetan Gio Versace eta famatuen arteko idilioa hasi zen. Esate baterako, Paul McCartney eta Michael Jackson bideo musikal batean bere arroparekin jantzita agertu ziren. Bruce Springsteenek Versace aukeratu zuen bere "Born in the USA" birarendako, eta Sean Pennek, Madonnarekin ezkontzean, etxe italiarra aukeratu zuen baita ere. 

80. hamarkadaren amaieran arrakasta handia lortu zuen, Estatu Batuetan batez ere. Hori dela eta beste linea bat zabaltzea erabaki zuen, goi mailako joskintza lerroa hain zuzen ere, mundu elitistan sartzeko asmoz. 1989an sortutako Versus Versace izenekoa, gazteago eta rockeroagoa zen, eta Donatella arduratu zen linea horretaz. 

Versaceren sorkuntzek post-pop kultura ulertzeko modu berezia dute, non diseinu sexy eta ausartak  uztartzen dituzten. 

Versace artearen maitale handia izan zen, bereziki materialekin esperimentatzea eta antzinako historia zituen gustuko. Hori dela eta, Errenazimentuko ikerketa batekin alderatu zuen bere tailerra. Almodovarren eta Paul Poireten fan ezaguna, Jane Fonda, Cindy Crawford, Cher, Elton John eta Stingen lagun handia, besteak beste. 90. hamarkadaren hasieran supermodeloen fenomenoen arduraduna eta alfonbra gorriaren aitzindaria izan zela esaten da. 

1997an, Andrew Cunananek hil zuen Gianni, Miamiko bere etxeko sarreran tiro eginez, 50 urte zituela. Bere arreba Donatellak, ordura arte konpainiako presidenteorde izandakoak, Versaceren agintea hartu zuen inperioari forma ematen jarraitzeko.