Aurreko egunean Netflix kuxkuxeatzen hari nintzela telesail batekin topo egin nuen, "HALSTON" diseinatzailearen biografia. Berehala klikatu nuen, eta benetan gomendagarria dela esango dizuet.
Agian ez da beste pertsonaia batzuk bezain ezaguna, baina moda munduan garrantzia handia izan du. Ospe internazionala 70.eko hamarkadan lortu zuen. Hasiera batean emakumeendako kapelak diseinatzen eta egiten hasi zen. Oso ezaguna egin zen Jacqueline Kennedyk berak diseinatutako kapela erabili ondoren.
Luxuzko materialek erabiltzen dituzten diseinu garbiengatik ezaguna, hala nola, zeta, gasa edo kaxmirra, geroago Halstonen estetika oso ezaguna bihurtu zen Urban-chic komunitatean.
Ameriketako Estatu Batuetako lehen moda diseinatzaile superizarra kontsideratu zen. Elizabeth Taylor edo Liza Minnelli bezalako ospetsuak ekarri zituen bere boutique-etara. 1975 eta 1977 artean bere perfume linea homonimoak 84 milioi dolar irabazi zituen.
Ohikoa zen New Yorkeko gauean ikustea, Studio 54-en. Lizunkeria hutsa zen bere bizia, amodio eta samurtasun gabekoa. Haurra zela bere amak aitaren aldetik tratu txarrak jasan zituen, Halstonek baita ere.
Heldua zela hamar urtez harreman bat mantendu zuen Victor Hugorekin. Askok esaten dute bere "Kriptonita" izan zela, influentzia txar bat. Beraien harremana ez zen amodiozkoa, interesekoa baizik; Hugok Halstonen dirua gastatzen zuen bitartean, Halstonek "konpainia" jasotzen zuen.
1976an, gaueko bizitza asaldatuak bere marka propioa Revlon konpainiari saltzera behartu zuen. Bere bizitzako azken hilabeteak Ozeano Bareko errepideetatik paseatzen eman zituen. 57 urte zituela hil zen San Franciskoko (Kalifornia) ospitale batean.