Bazterretik

Christian Dior

Erabiltzailearen aurpegia Irati Pellejero Marin 2024ko api. 15a, 10:12

Balenciagaren telesaila ikusita, eta modaren historian murgilduta, ezin dugu Christian Dior aipatu gabe utzi. Granville-n jaio zen 1905ean, Akuario zodiako zeinuan, eta, beraz, belarrietatik ateratzen zitzaion sormena.

Gaztaroan Parisera bidali zuten, egunen batean Frantziako gorputz diplomatikoetako kide izango zelakoan. Bere denbora, ordea, mundu sortzaile eta bohemioan murgilduta ematen zuen, Salvador Dali, Jean Cocteau eta Christian Berard bezalako izenekin batera. Hasieran, Christian Dior diseinatzaile frantziarrak bere familiak finantzatutako arte-galeria bat sortu zuen, Picasso eta Braques bezalako artisten lanak hartzen zituena. 

Berarden laguntzarekin, Christian Dior bere ilustratzaile lana egunkariei saltzen hasi zen, eta moda ilustraziorako zuen talentu ezkutua Lucien Lelong diseinatzailearen estudioan lortu zuen. Han Pierre Balmainekin egin zuen lan. 

Soldadutzak diseinatzailearen atea jo zuen. Gerran zerbitzatu ondoren, 1942an Parisera itzuli zen goi mailako joskintzan, couture-n lan egiteko. Marcel Boussac, ehungintzarako enpresaburu frantsesa, gerraren ondoren bizirik iraun zuen fabrika bakarretako baten jabea zen. Honek Diorri bere arropa lerro bat berpizteko aukera eskaini zion makinak martxan mantentzeko, baina Diorrek ezezkoa erantzun zion.  Enpresari batek konpainia bat berpizteko eskaintza eskuzabala egin ondoren, Christian Diorrek 1946an sortu zuen gaur egun beharbada modaren enpresarik boteretsuena dena. 

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Christian Diorren arrazoi bat eman zien emakumeei bere New Lookekin janzteko, bere diseinuekin emakume guztiei dotoreak izateko aukera eman zien, ez bakarrik goi gizarteko emakumeei. Bere arrakasta modaren demokratizazioarekin eta bere markaren hedapenarekin etorri zen mundu mailan. Bere ospea eta sofistikazioa Ameriketaraino iritsi zen.

Christian Dior Maison-a, moda egitea baino gehiago, gizarte-aldaketarako tresna izen zen, Dior etxeak gaur egun ere betetzen duen rola, Maria Grazia Chiuri eta Kim Jonesen zuzendaritzapean.