Bazterretik

'Jeans' aukeraketa

Erabiltzailearen aurpegia Irati Pellejero Marin 2024ko urr. 21a, 08:13

Gaur egun moda etxe guztiek egiten dituzte 'bakeroak' eta ez da hainbeste diru ordaindu behar bakero on batzuk aurkitzeko. Mota askotakoak daude eta ziur bat gure gorputzera egokituko dela. Mota ezberdinak aurkeztuko ditut baita ze gorputzei doakien ondo ere:

  • Flare: Pertsona txiki eta aldaka zabala duten pertsonetan, bisualki orekatzen du eta hankak luzeagoak ikusiko dira. Takoiak janzteak beti ere efektu hau lortzen laguntzen du.
  • Skinny/pitillo: Modelo hau gorputz gehienei ondo geratzen zaie, batez ere gorputz argalei eta kurba orekatuak dituzten pertsonei; gorputzaren forma areagotzen dute. Hala ere, bisualki hobe geratzen da goiko aldean arropa zabala jartzen badugu.
  • Baggy: Kurba gutxiko gorputzetan eta argalentzat, bolumena eta kurben ilusioa egiten dute. Horrek ikusmen-interesa gehitzen du, eta silueta horien itxura monotonoa hauts dezake. Irudi zuzena duten gorputzak ere praka honekin ondo ikusiko dira, kurbaren itxura egiteko. Kurbadun emakumezkoak eroso eramanen dute ez delako itsasten.
  • Mom fit: Pertsona altuak eta kurbadunak, gerria nabarmentzen den bitartean aldakak zabalagoak eta izterrak handiagoak ikusten direnez, aukera hau mesedegarria izan daiteke irudi kurbatuentzat, atal hori leuntzen duelako. Gerri gutxiagoko irudientzat ere aukera ona dira, nabarmendu egiten duelako.
  • Straight: Gorputz zuzenentzat, forma zuzenak gorputzaren lerroari jarraitzen diolako, itxura uniformea eta orekatua sortuz.
  • Wide leg: Gerri mugatua eta aldaka zabala duten gorpuentzat, sorbalda eta aldakak antzekoak dituztenentzat, gerri altuak eta prakaren itxura zabalak gorpuaren proportzioak orekatzen ditu.
  • Tiro motza: Tiro mota hori duten prakek ez dute zilborra gainditzen eta aldakaren azpian geratzen dira. Ez da morfologia guztietarako egokia; gorputzaren beheko aldea goikoa baino luzeagoa duten emakumeei mesede handiago egiten die.
  • Tiro erdia: Kasu honetan, zilborra gainditzen dute eta morfologia denei ondo doakie.
  • Tiro altua: Zilborra gainditzen dute. Ez da morfologia guztientzat egokia, ipurdia berdintzen dutelako. Sabela duten pertsonentzat ere oso ondo daude praka hauek, adibidez emakume txikia bazara zure irudia estilizatuko dute, gainera goiko partean crooped erabiliz gero, zure irudia luzeago ikusiko da.