Eguberriak ate joka daude, eta horrekin batera bazkari, afari eta topaketa sozial ugari. Kaleak argiz eta jendez betetzen dira, eta horrekin batera gure itxura hobetzeko gogoa. Hori dela eta aurtengo tendentzia batzuk azalduko ditut.
- Ilezko berokiak Urteak eta urteak irauten duen tendentzia da, eta gainera beroa. Edozein estilorekin konbina daiteke, bai klasikoa nahiz modernoa, baita koloreekin ere. Beti sofistikazio puntu bat emanen digu, gure look-a mailatan jasoz.
- Mary Jane Zerrenda honetan ezin dira falta unean uneko zapatak. Egia esan, ez dira Sakanako negurako ez Eguberritarako aproposenak, baina udaberrirako opari bikaina da. "Manoletinaren" bertsio moderno gisa aipatu ditut Mary Jane zapatak. Tira batekin gurutzatzen du oinbularra. Edozein estilorekin ondo konbina daitezke.
- Lehoinabar estanpazioa, animal print-a Denboraldia baino hilabete batzuk lehenago erre zuen arren, rankingeko top 1ean kokatzen da. Edozein kolore, tamaina eta arropatan ikus dezakegu: gonak, berokiak, zapatak, txanoak, prakak…. Polifazetikoa da, ez da erraza konbinatzen eta ausarta da, baina denok dugu gure armairuetan zer edo zer.
- Behi estanpazioa Behi estanpazioa lehoinabarraren print-a aurreratzen ari da, batik bat gainerakoak bezala jantzi nahi ez duten pertsonek aukeratzen dutelako. Egia da beste izaera bat islatzen duela behi estanpazioak; lehoinabarra basatiagoa eta ausartagoa da; behiarena, aldiz, goxoa eta beroa. Erosoagoa dirudi.
- XXL gerrikoak Denok dakigu osagarriak outfit-aren urrezko amaiera direla, eta XXL badira hobeto. Sentitzen dut, baina ni bezala pertsona txikitxoa bazara, aldakan jarri beharrean gerrian jarri behar duzu, horrela gure itxura estilizatuko dugu eta ez dugu hankaren luzera moztuko.
- Kanaberazko bota oso altuak Denboraldi guztietako klasiko bat, kanabera altuko bota beltzak dira. Hauek aproposak dira Sakanako negu gogorrerako eta Eguberrietarako.