Kaixo! Berriz ere moda diseinatzaileen munduan murgilduko gara, baina oraingoan ez gara historian oso atzera joango, baizik eta gaur egungo artista batez hitz eginen dugu: SIMON PORTE JACQUEMUS. Askori jada ezaguna eginen zaizue, izena gutxienez, batik bat azken urte hauetan bere poltsek arrakasta handia izan dutelako.
Baina nor da diseinatzaile gazte hau?
1990eko urtarrilaren 16an jaio zen, Frantziako hegoaldean, hau da, Frantziako Probentzan (Kosta Urdina). Bere desfile eta diseinutan asko islatzen da bere jaioterria: berarekin beti uda da.
18 urte zituela Parisera joan zen. Hilabete batzuetan Modaren Arte eta Tekniken Goi Eskolan ikasi zuen, baina amaren bat-bateko heriotzak moda-diseinatzaile gisa karrera hastera eraman zuen, eta amaren omenez bere markari amaren ezkongabe izena jarri zion. 2012an bilduma aurkeztera gonbidatu zuten Pariseko Modaren Astean. Bildumetan erabiltzen diren ehun gehienak lan arroparenak dira, xehetasun gutxikoa, ebaketa sinplea, baina originalak. Zazpi urte zituela lehen lana egin zuen, amarentzat gona bat, bi gortina zati Converse-en kordelekin lotuta. Lanekin istorio bat kontatu nahi duela dio, jantzi bakoitzak bere kabuz hitz egitea. Gaur egun, 20 milioi euro baino gehiago fakturatzen dituen enpresa honek 3,4 milioi jarraitzaile ditu Instagramen. Simon Portek azaldu duenez, “moda sei hilabeteko lana da, hogeita lau orduko eromena eta sei hilabeteko lana etorkizunerako”. Bilduma bakoitzaren fruituak lortu arte, positibotasuna eta bibra onak funtsezko zeregina dutela azaltzen saiatzen da. Bere intentzioa ez da beti hoberena izatea, edo ospetsuena, baizik eta beti zoriontsua izatea. Gaur egungo gazteentzat inspirazioa izan nahi du, bere istorioa kontatuz, nola gertakizun txar batetik (amaren heriotza) bersortu zaitezkeen, eta zure baliabideak oso ugariak ez badira ere, zure ametsak jarraitu ditzakezula.