Gaur egun izen horiek asko entzuten ditugu iragarkietan, aldizkarietan, Instagramen… edonon. Baina, zer dira? Edo zertarako balio du bakoitzak? Zein da guk behar duguna?
NIAZINAMIDA: Niazinamida uretan disolbagarria den bitamina bat da. Azaleko substantzia naturalekin lan egiten du.
- Funtzioak: Poro dilatatuak minimizatu, koipea erregulatu, larruazaleko orbanen itxura eta tonu desoreka hobetu, zimurrak bai adierazpen-lerroak murriztu, argitasun galera hobetu eta ahuldutako azalera indartu.
- Kontraindikazioak: Azalaren deskamazioa, gorritasunak eta irrigazioa.
- Noiz erabili daiteke? Edozein formatutan ikusi dezakegu gaur egun: garbitzaileetan, tonikoan, serumean, krema…. Gauean naiz goizean erabili daiteke eta edozein adinetan, helduago garenean gure ardurak orbanak, adierazpen lerroak edo zimurrak izaten dira, baina nerabeek ere erabili dezakete koipea erregulatzeko.
ERRETINOLA: A bitaminaren hiru formetako bat da. Erretinola eta haren deribatuak modu naturalean daude larruazalean, hori dela eta, eraginkortasunez jarduten dute larruazala babesteko. Pisu molekular txikia duenez, larruazalean erraz sartzen da eta askoz ere modu eraginkorragoan jarduten du, bai gainazalean bai sakonean.
- Funtzioak: Larruazalaren testura eta leuntasuna hobetzen ditu, orbanak desagerrarazi, kolagenoaren eta elastanaren sintesia bultzatzen lagundu, zelulak berritzea sustatu, larruazalaren gainazalaren kreatininazkoa estimulatzen du eta propietate antioxidatzaileak ditu.
- Kontraindikazioak: Adituek diote erretinola gehiegi kontsumitzen dugula, ahoz nahiz kosmetikoetan, hori dela portzentualak mugatuak daude. Fotosentikorra da, hori dela eta gauez erabili behar da, irrigazioa sor dezake, lehortasuna, narritadura eta sugarra, horregatik azal sentikorra duten pertsonek ezin dute erabili.
- Noiz erabili daiteke: Gomendagarria 30urtetik aurrera erabiltzea eta beti gauean.
AZIDO SALIZILIKOA: Azido salizilikoa BHA mota bat da. Osagai aktiboa sahatsetik lortzen da, eta koipeetan disolbagarria da. Bestalde, larruazaleko zelula hilak gantz eta lipidoz lotuta mantentzen dira, poroak buxatzen dituztenak eta aknea edo larruazaleko infekzioak eragin ditzaketenak.
Azido salizilikoak lotura horiek hausten dituenean, zelulen berrikuntza estimulatzen da, eta larruazala “gaztetu” egiten da. Hala, BHAk bakterioen aurkako agente gisa ere jarduten dute, sakonki sartzen direlako, poroen gehiegizko seboa ezabatuz.
- Funtzioak: Gehien bat “Aknearen” aurka egiten du lan. Poroetan zelula epitelial hilak metatzen direnean eta larruazalean seboa pilatzen denean sortzen da aknea. Azido salizilikoaren funtzioa da zelula epitelialen ezkatak poroen barruan normalizatzen laguntzea eta, olioaren eta bakterioekin batera, akne-agerraldiak eragin ditzaketen buxadurak prebenitzea. Baina, baita larruazaleko gaixotasunak tratatzeko ere ,larruazaleko zelulak ezkatatzea edo gehiegi haztea ezaugarri dutenak. Psoriasia, iktiosia, kaspa, maskurrak, gogortasunak eta garatxoak sudurrean edo ahoan.
- Kontraindikazioak: Azal oso lehorrekoek ezin dute hau erabili, sentikortasuna edo alergia, interakzioa beste sendagai batzuekin, balizko interferentzia endokrinoa.
- Noiz erabili daiteke? Edozein adinetan erabili daiteke, haurdunaldian kontu pixka bat eduki behar da, hoberena zure medikuarekin komentatzea izango litzateke. Gauean erabili beharko litzateke efektu handiago bat bermatzeko eta gehienez astean bi edo hiru alditan.
Honi buruz hitz egiten jarraituko dugu.