Sakanan berokia hemendik gutxira behar beharrezkoa izanen da. Gorputz bakoitza ezberdina da, horregatik beroki bat dago gorputz bakoitzerako. Espero dut gida honen bidez zurea ezagutuko duzula.
A LERROA: Ezin hobeak dira aldaka zabalak disimulatzeko, kanpai efektuari eta baxu zuzenari esker. Garrantzitsua da aldaken azpitik iristea, hau baina motzagoa bada gehiago nabarmentzen delako. Soinekoa edo gona badaramazu ezin da inoiz hau baina luzeago izan.
GORPUTZ ZUZENAK: Forma zirkularra duten berokiak ezin hobeak dira gorputz zuzenetarako, aldakatan zabaldu egiten dira eta irudi polita sortzen dute. Osoa altua ez bazara ere mesede handia egiten dute, zangoek estilizatuagoak edo luzeagoak diruditelako. Praka estuekin eta gonak dira aukerarik onena, plus bat nahi izan ez gero, konbina ezazu takoizko zapatekin edo botekin.
BATA BEROKIA: Bikaina neska altuentzat edo bizkar zabala dutenentzat, gainera, gerrikoak gerria definitzen laguntzen du eta horri esker gure kurbak markatu eta ez dutenei kurbak egiten dizkie. Egia esan beroki mota honek edozein gorputzari mesede handia egiten dio.
LUZEA XXL: Neska altuentzat dago bideratuta. Jakina, txikiek ere jarri dezakete, baina ez da hobekien geratuko zaiona, txikiagoaren itxura egingo diolako. Edozer gauzarekin jantzi dezakezu, zapata takoidunak eta planoak ere, praka zabalak ekiditen baditugu hobe.
DOITUA ETA LABURRA: Txikia bazara, gehien lagunduko dizuten berokiak, izterraren altuerako beroki estu eta laburrak izango dira.
V ITXURAKOA EDO ZUZENA: Beroki hau perfektua da gorputz handia duten neskentzat. V Lerroak eta ebaki zuzenek enborraren tamaina disimulatzen dute, baina kontuz, hori lortzeko modurik hoberena irekia eramatea da.