Bazterretik

Udaberria eta ile erorrera

Erabiltzailearen aurpegia Irati Pellejero Marin 2026ko apirilaren 20a

Udaberria iritsi da eta horrekin batera nabarmenduko dugu gure ilea normalean baino gehiago erortzen dela; ez gara ilerik gabe geratuko, baina gaurkoan kalteak murrizteko serum batzuk aurkeztuko ditut:

Grow Abundant Pantene: Gaur egun aurki dezakezun osoenetariko eta aurreratuetako bat da. Pro- Bitamina B5 eta Niazinamida konbinatzen ditu, %90 osagai naturalak. Testura arina du eta ez du hondarrik uzten. Hainbat astez egunero erabili behar da emaitzak nabaritzeko.

Kerastase Genesis Serum Anti-chute Fortifiant: Aminexina eta arginina konbinatzen ditu. Nik duela hiru aste eskuratu nuen eta jada esan dezaket benetan eraginkorra dela, izugarri nabaritzen dut. Hala ere bi kontra esango ditut: batetik, ilea zer edo zer zikindu dezakeela, eta bestetik, garesti xamarra iruditzen zait.

Arkopharma Forcapil Anticaida: Osagaien %97 naturalak dira, eta ilea barrutik indartzen dute. Funtsezko bitaminez ( B5, B6 eta B8) eta mineralez aberastua dago. Horiek armonian lan egiten dute ilea elikatuz egitura globala hobetzeko.

Ducray Neoptide Expert: Gizonen eta emakumeen ilearen erorketa kronikoa geldiarazteko egokia da. Formulak anchorane dauka ainguraketarako, lespedeza hazkunderako, mangolodina mikrozirkulaziorako eta osagai hidratatzaileak erosotasunerako. Ilearen transplanteak bermatzeko erabili daiteke, testura ez da itsaskorra eta erabiltzeko erraza. Aurkako gauza bakarra, prezio altua duela esango nuke.

Pilopepttan Women Serum Reparador Capilar: Produktu hau ez da soilik ilea eror ez dadin, baizik eta katramila kontrolatzeko ere bai. E bitamina du, ileari eta punta hauskorrei energia emateko. Gainera, eguzki-erradiazio ultramoreetatik babesten du.

Klorane Serum Anticaida Quininina y Edelwaiss Bio: Kininarekin formulatutako serum bat da, jaitsiera geldiarazten du eta ilearen hazkundea estimulatu aktibo naturalen sinergiari esker. Ez du silikonarik, ezta olio mineralik ere, spray formatua du aplikazio sinple baterako.

Locion Anticaida Mi Rebotica: Alopezia androgenikoa eta erditze ondoko erorikoa gertatzen direnean gomendatzen den seruma da, ilearen ahultasuna eta dentsitatea hobetzen du ere. Bere formulan Biotina, Redensyl eta Errizino-olioa du, odol-irrigazioa estimulatzen du eta ile-folikuluen leheneratzea aktibatzen du.