EUSKARA IKASTEAK BEKA DAUKA

Erabiltzailearen aurpegia AEK Itsasi Euskaltegia 2015ko ira. 15a, 11:07

Sakanako Mankomunitateak bekak eman ohi ditu.

Aurreko urteetan euskara ikasteak diru laguntza izan du. Euskaltegian ordaintzen den diruaren % 40-50 izan da. Egoera asko aldatzen ez bada, eta ez dauka itxurarik, 2015-2016 ikasturtean aritzen direnek ere beka izanen dute.

Beka eskatzeko baldintza nagusiak:

- Klaseen % 80tik gorako asistentzia.
- Sakanan erroldatuta egotea.

Beka 2015-2016 ikasturtea despeditzean eskatu ahal izango da eta 2016ko iraila-urria aldera kobratu.

 
Informazio gehiago Sakanako Mankomunitatearen webgunean www.sakana-mank.eus