EUSKATEGIAN IZENA EMAN NAHI DUZU ETA BERTAN ARI DEN IKASLERIK EZAGUTZEN DUZU?

Erabiltzailearen aurpegia AEK Itsasi Euskaltegia 2017ko ira. 6a, 15:20
Euskaltegian izena eman nahi baduzu eta bertan ikasten ari den norbait ezagutzen baduzu, hau da zure aukera: ZU ETA BIOK EUSKARAZ, EDERRA kanpaina.

AEK-k 2017/18 ikasturteko matrikula bat zozkatuko du AEK-ko ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean.

AEK-ko ikaslea zara? Baduzu euskara ikasi nahi duen lagunik? Nahi adina lagun proposa dezakezu, galdetegia beteta.

Ezagutzen duzu AEK-ko ikasleren bat? Esaiozu zure izena proposatzeko eta galdetegia betetzeko.

Jasotzen ditugun izen guztien artean 2017/18 ikasturterako matrikula bat zozkatuko dugu. Era berean, sariduna gonbidatu duen ikasleak % 50eko beherapena izango du ikasturte horretako matrikulan.

Proposamenak irailaren 22ra arte jasoko dira, eta saridunaren berri irailaren 27an emango dugu.

Kanpaina honetan parte hartzeko euskaltegira joan edo www.aek.eus webgunean ZU ETA BIOK EUSKARAZ, EDERRA atalean.