Hurrengo udal hauteskundeek berezko garrantzia daukate Altsasuren orainari eta etorkizunari dagokionez. Gizarteak alderdi politikoei hauen eta sistema beraren erregenerazioa exijitzen die, sistema honen barruan eta erregenerazio honen eskarian erakunde publikoek toki berezi bat okupatuz.
Altsasuar gazte moduan eta momento honetan bereziki Geroa Bai koalizioaren zerrendaburu moduan, erregenerazio eskariarekin dudarik gabe bat egiten dut eta hau gure Udaletxean gauzatzeko ahaleginak egiteko prest nago. Beraz, alderdi desberdinen arteko akordioak bilatzea izan behar da guztion helburua, hainbeste errepikatzen dudan erregenerazio horrren adar ezinbestekoa baita.
Erakundeen orokorrean eta konkretuki Altsasuko Udaletxearen erregenerazioa bilatzen baldin badugu, gizartearen eskariak entzun behar ditugu. Eskari horien artean berezkoa tokian aurkitzen dugu dudarik gabe gure herriaren garapen ekonomikoa. Altsasuren hazkunde ekonomikoa gure helburua izan behar da eta are gehiago esango nuke, gure obsesioa izan behar da. Udaletik garapen eta hazkunde ekonomiko horren alde ekintzak gauzatu behar dira, alde batetik altsasuarrek beraien negozioak irekitzeko erraztasunak ematen eta beste aldetik, Altsasu berriro gune erakargarri bihurtu kanpotik enpresak etor daitezen. Udaletxeak gure herrian oinarri ekonomiko sendoak finkatu behar ditu gurean dauden sektore ekonomikoak berriro aurrera egiteko. Oinarri horien artean alderdi desberdinen arteko adostasunak ekarri behar duen egonkortasun instituzionala daukagu. Honi erakunde desberdinekin izan behar dugun harreman egonkorra gehitu behar diogu (adb. Sakanako Mankomunitatea eta Nafarroako Gobernua), bai eta Altsasuko agente ekonomiko desberdinekin elkarlan estua mantendu ere (dendariak, sindikatuak, enpresariak, ostalariak, etab.).
Iraganean gure herria ekonomikoki zailak ziren momentuetatik atera zen eta orain dudarik gabe berriro lortuko du. Gure bizilagunak ordezkatzea helburu dugun altsasuarrok errespontsabilitatez jokatu beharra dugu, hau da, hurrengo belaunaldietan pentsatu eta ez hurrengo hauteskundeetan. Hitz egin dezagun eta akordioak bilatu ditzagun Altsasuk eta altsasuarrek etorkizun oparo bat merezi baitute.
ESAN DEZAGUN ALTSASUN GEROARI BAI