Denbora, bizitzaren altxorra

Seneca(K.a. III. mendea) luze mintzatu zen denboraren inguruan. Ez omen dugu denbora gutxi, baizik eta gehiegi galtzen omen dugu.  Eta bizitzak bukaera bat duela sentitzen dugunean, orduan konturatzen gara  zertan eman dugun gure denbora. Denborak, heriotzak bezala, berdindu egiten gaitu: behartsuak izan edo aberatsak izan, diru kontutan noski, naturak zati berdina eman digu bakoitzari, hogeita lau ordu egunean, alegia; eta heriotzaren misterioa, behin probatuko duguna, baina inori  ezin esanen dioguna zer zapore duen.

Bizitza, ongi erabiltzen jakinez gero, mamitsua da.  Senecak proposatzen digu aztertzea zenbat denbora eskaintzen diegun gure zereginei, gure lagunei, gure seme-alabei, bikoteari, plazerrari, bezeroei... Kontuak atera eta heldua bazara, haur bihurtuko zara urte gehienak besteei eman dizkiezulako eta denbora gutxi gorde duzulako zuretzat eta benetan merezi zuten gauzetarako. Bizitza bukaezina balitz bezala bizi dugu, sekula ez dugu  pentsatzen noizbait amaituko dela eta, bitartean, galduz joaten gara, hemen betiko egongo garelakoan.
Harritzen omen zen Seneca, batzuek denbora faltan zuten bitartean, beste batzuek alferrik galtzen zutelako.   Zeintzuk dira, ordea, gehien estimatzen dutenak? Ai denbora12 Jaiotzen denetik bere bidetik doa, bere abiadura gelditu gabe, arreta galdu gabe, gure ondotik pasatzen begiratu gabe.

Senecak egindako hausnarketa izan da hau, eta esan, irakurle maite horrek, zuk zertan ematen duzu denbora?, nori eskaintzen diozu bizitzaren altxorra?

larrezabaldk@inigoaritza.com