Denbora kutxak, zergatik? (II)

Aurrekoan, munduko hainbat eskualdetan denbora kutxek betetzen duten lekuaz aritu ginen. Eta gaur non lantzen diren ikusiko dugu.  Sevillan unibertsitatean sortu zen 2002an eta bertan ikasleak eta ikasle ohiak daude, baita gurasoak, irakasleak eta unibertsitatearekin loturaren bat dutenak edo izan dutenak.
Jerez: mundu guztiarendako dago zabalik denbora kutxa hau. Hilabetean 20 ordura mugatzen dira  hartu-emanak, eta denbora gehien eman duena izaten da saritua.

Herri horretan badago beste bat ere ezgaitasun fisikoa dutenendako.

Badalona: dolu prozesuetan daudenei laguntzeko.

Madril: kultura ezberdinetako trukeak egiteko, eta musika integratzaile moduan erabiltzen dute.

Mallorca: enpresetan sortzen da lana familia kontziliatu ahal izateko. Lan mundutik kanpo gelditu direnei laguntza emateko ere bai, eta birgizarteratzeko modu malguak bilatzen dituzte.

Murtzia: publizitate enpresa txiki batean lau orduko poltsa bat dute, langile bakoitzak bere gauzetarako behar dituenean erabiltzeko. Ordu hauek ordainduta daude eta berreskuragarriak dira.  Langileak dira lau ordu hauek kudeatzen dituztenak inork erabili ez izateko gehiago berreskuratu baino lehen. Urtea bukatzean, ezin da inor zorretan egon enpresarekin.

Logroño: Cultura y Comunicación fundazioa da denbora kutxa kudeatu eta finantzatzen duena Logroñoko unibertsitatearekin batera.  

Cajamar:  duten helburua da bankuko langile, jubilatu, senide eta lagunen arteko zerbitzuen trukeak egitea.

larrezabaldk@inigoaritza.com