guaixe.eus

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea
Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena

Elkarteak mende erdia betetzean ospakizun handia izan da herrian, ume, gazte eta helduen partetik.

Lakuntzako Biltoki gazte elkarteak 50 urte bete dituela ospatzeko hiru eguneko festa antolatu du. 50 urte luze hauetan jende askoren artean atera da aurrera elkartea. Aurtengoa desberdina izan da, adin guztietako jendea parte hartu ahal izan du. Txikiendako jokoak egin ziren, gainera Biltoki sortu zutenendako omenaldia egin zen. Biltokitik pasa den jendeak pareta guztiak argazkiz beteta ikusi zituen, asteburuan.

Luis Igeltz, Biltoki sortu zen garaian Lakuntzako apaiza zela, gazteendako lekua lortzeko ilusio handiz aritu zen. Igeltzek adierazi duenez: “gazteek elkartzeko lekua behar zutela ikusten nuen, bere ametsak abiatzeko. Ideia horiekin pausuak eman eta hortik hasi ginen”.  Elizaren atzean zegoen lokala, zinema, hartu eta lan asko eginez biltokia aurrera atera zuten. Luisendako oso garrantzitsua izan zen, “Francoren denboran ez zegoen tokirik askatasunaren bidetik elkartzeko eta norberak bere askatasunetik ideiak bideratzeko”.

Gatazka handia sortu zen sorreraren momentuan, garai hartan neskak eta mutilak batera lokal batean ibiltzea arazo bat izan baitzen. Igeltzek dioenez, “bazen Biltoki ongi ikusten ez zuena jendea, neskak eta mutilak gurasoak gainean egon gabe bakanal bat izango zela uste zuten”; horregatik, kritikei aurre egin behar izan zieten eta bere pentsatzeko moduari fidel jarraitu.

Lehen eta orain
Gaur egun gizartea urte haietatik aurreratu da, eta desberdintasun nabariak daude lehengo eta gaurko biltokiari buruz hitz egitean. Igeltzen ustez gaurko gazteek ez dituzte beraiek izan zituzten oztopoak askatasunean bizitzeko, eta nabaritzen du zerbait antolatzeko orduan, “zeinen erraxa izaten zen garai hartan nahi zenuen gauza bat antolatzeko jendearekin kontatzea, beti izaten zenuen jende gaztea gogoekin gauzak egiteko”.

Biltokiko kideen kopurua handitzen joan da Beñat Torrentek, orain dela zazpi urte inguru Biltokin sartu zen gazteak esan bezala, “sartu ginenean gu baino 8 urte zaharragokoak zeuden eta orain gazteagoak sartzen dira”. Igeltzek dio arazoa ateratzean izaten dela, adina finkaturik ez dagoenez oso zaila baita zehaztea noiz atera, eta hori beti arazo bat izan da. Baina Torrenteren ustez arazoa ez da hori: “gu sartu ginenean helduak zeuden eta ez zen arazorik izan. Gehiago nabaritzen da gauzak egiteko gogoan. Denetarik dago”.

Biltokik herriari gauzak ematen jarraitzen du 50 urte ondoren. Torrenteren ustez herriari gauzak ematen dion elkartea da Biltoki; baina, garrantzitsuena: “jendea elkartzen den tokia da eta bertan harremana egiten da, beti egongo da dena emango duen jendea eta ezer ematen ez duena.”. Baina Igeltz eta Torrente egoeran jarri eta bien artean ondorio batera ailegatu dira: Biltokia bakarrik lokala izanik herriari zerbait ematen dio, gazteak bilduta daude elkarrekin bere arazoak eta gauzak komunean jartzen.

Ospakizuna
Biltokiak herriari laguntza ematen dio zenbait festetan gauzak antolatzen ere. Torrenteren ustez, “Festak antolatzen ditugu, Olentzero eguna ere, Lakuntzako Pertzan dantza egiten dugu San Migelen…” Baina asteburu honetarako antolakuntza ahalegin gehiago behar izan ditu. Hasieran 7-8ko talde txiki bat hasi ziren gauzak pentsatzen eta ideiak hartzen, gero zehaztutakoan Biltoki osoari pasa zioten ideia martxan jartzeko. Torrentek dioenez, “denbora eskatzen du, jai-busa  lehengo urtean eskatu behar duzu, kontzertuak zehazteko taldeekin hitz egin behar da… Festak eta gero hasi ginen, lastailean”.

Azkenean, Lakuntzak 2018ko apirilaren 7an, larunbata jendez bete zen, baina festa ez zen larunbatean bakarrik izan. Ostiralean argazki ikustaldia eta pintxo poteoa egon zen, ekitaldiaz jarraituz, bokatada eta parranda. Larunbatean, berriz, haurrendako puzgarriekin hasi zen goiza 11:00etan, kalba jolasarekin jarraituz, Lakuntzako jolas tradizional batekin, trikipoteoa eta bazkaria, horien ondoren Biltokiko sortzaileei omenaldia egin zieten eta elektro-txarangarekin jarraitu zuten arratsaldea, eta kontzertuekin bukatu zen: Alkarajo, Behin Betiko, Herdoil, Hell Beer Boys, Puraposse eta DJ Garate izan ziren lakuntza gau guztia esna izan zituzten taldeak. Asteburua bukatzeko igandean dantzariak eta buruhandiak eta auzatea egin ziren.

Ikusi argazki guztiak handiago

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 1

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 2

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 3

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 4

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 5

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 6

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 7

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 8

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 9

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 10

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 11

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 12

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 13

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 14

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 15

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 16

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 17

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 18

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 19

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 20

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 21

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 22

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 23

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 24

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 25

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 26

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 27

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 28

Biltokiaren 50. urteurrena, berrikuspena - 29

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak