1. Nola hasi zinen eskian?
3 urterekin hasi nintzen, nire aitak eta amak eskiatzera joateko ohitura zeukaten eta asteburuetan elurretara joaten ginen.
2. Zaila da?
Eskiatzea ez da zaila praktikatzen baduzu. Azkenean kirol denak bezala teknika behar da eta horiau hartzeko asko praktikatu behar da.
3. Non eskiatzen duzu? Astebururo?
Astebururo elurretara joaten naiz entrenatzera. Normalean Candanchún entrenatzen dut. Baina beti karrerak dauden lekura joan behar izaten dut: adibidez, Belagua, Benasque, Baqueira-Beret….
4. Neguan eskiari lotuta bizi zara. Udan beste kirolen bat egiten duzu?
Bai. Uda elur denboraldia prestatzeko garaia izaten da. Kakos (mendian bastoiekin ibiltzea), bizikleta, eta rol-eskia egiten dut. Rol-eskia udako iraupen eskiko modalitatea da. Horrela eskiatzaileak udan ere teknika eta erresistentzia landu ahal dugu. Rol-eskiko karrerak ere badaude eta horietan ere parte hartzen dut.
5. Neguan ikasteaz eta eskiatzeaz aparte, aurkitzen duzu denbora beste zerbait egiteko?
Udan karrera gutxiago dauzkagu. Gurasoekin eta anaiarekin mendira joatea gustatzen zait.
6. Zein txapelketatan hartzen duzu parte?
Iraupen eskian, Espainiako Kopan eta txapelketan parte hartzen dut. Espainiako Kopak gutxi gorabehera 10 karrera dauzka. Martxetan ere parte hartzen dut: adibidez, Somporten edo Belaguan. Eta Nafarroako txapelketan ere bai. Biatloian, Aragoiko, Nafarroako eta Espainiako txapelketetan aritu naiz.
7. Zer nolako sentsazioarekin bueltatu zinen mundialetik?
Abenduan biatloieko mundialean parte hartu dut. Oso esperientzia polita izan da. Asko ikasten duzu eta jende asko ezagutzen duzu. Maila handia dago Espainiatik kanpo eta hori ikasteko aukera ematen dizu. Lehenengo egunak arraro egin zitzaizkidan, ez nuen ezer ezagutzen, baina hurrengo egunetan pixkanaka ohitura hartu nuen: entrenatzeko modua, jendea ezagutzen duzu… Benetan oso esperientzia harrigarria da. Heldu den urtean izugarriasko gustatuko litzaidake berriz parte hartzea.
8. Zenbat probatan hartu duzu parte?
Espainiako kopan aritu naiz. Nafarroako txapelketan eta zenbait martxetan. Biatloian, Austrian mundialean parte hartu dut. Espainiako txapelketan eta Madrilgo txapelketan baita ere.
9. 2018an biatloian hasi zara. Nola ezagutu zenuen?
Orain dela 4 urte biatloia neguko Olinpiadetan ikusi nuen. Asko gustatu zitzaidan eta aita eta amari biatloia egitea eskatu nien. Biatloia praktikatzeko 16 urte izan behar dituzu. Txikiendako, laserreko karrerak egiten dira. Helduek gutxi gora behera 4 kiloko karabina erabiltzen dute. 22 kalibreko balak erabiltzen dira.
10. Nola hasi zinen?
Txikia nintzenean laserreko karreretan parte hartu nuen eta 16 urterekin entrenatzen hasi nintzen Aintzoaingo tiro-zelaian.
11. Zaila da bi gauzak kontuan hartzea eta kontzentratzea?
Biatloian asko kontzentratzea eta lasai egotea behar da lasterketa ondo egiteko. Hori kontuan hartuta erraza da biak eramatea.