Mitologia ahozkotasun tradizioan oinarritzen diren istorioak dira, belaunaldiz belaunaldi munduaren inguruko azalpenak emateko sortutako fikzioak. Ulertzen ez ziren fenomeno horiei zentzua emanez, nolabaiteko begirada sinboliko-erlijioso batetik abiatuta.
Zentzu logikorik gabeko espazio eta denboraren ikuskera duten bitxikeriak pasatu izan dira ahoz aho, familiaz familia. Nork ez du ezagutzen mitologiako istorio berezirik?
Hona hemen bat:
Urdiaingo azken jentila hilzorian zegoenean herriko etxe batera ekarri zuten. Jentilak ez zuen hitz egin nahi, hitz bat ere ez zuen esaten. Horrela dio istorioak:
Azkeineko jentila Erburun hil omen zan. Hartu eta etxia yan ber izan zain, eta ezin inola hitzik eginazi. Etxekoandriek suen pellizkua eseniakin autzi eta etxekoandria ata in omen zan, eta gainez hasi zanien, jentilak esan omen zen: Txuria badijuala! Hoik izan zian jentilak esanko zituen hitz bakarrak.
Kondairak dioenez, San Pedro ermitatik gertu, Saraben, Laieneko haitzaren eta gaztaleko haitzaren babespean, jentilak bizi ziren. Azken jentila herrira etorri zen bere azken egunak pasatzera. Azkeineko jentila gaizkitu eta urdindarrak jaten eman zeain. Labendaiakin ematen omen zioten ahora.
Ikusten denez, istorio honen bidez, azaltzen da Sarabe herria eta Urdiaingo herriaren artean eman zen bateratzea, eta ondoren etorriko zen, egungo Urdiain herria.