Sexualitatea gizarte guztietan erregulatua egon da; kultura bakoitzak sexualitatearen zenbait aspektu ditu santzionatuak eta kontrolatuak direnak. Mendebaldean, gizarteak haurrak harreman sexualetatik urruntzen ditu. Margaret Mead-ek zioenez, gizarteek sexua eta adina diren kontzeptuak bere egin dituzte. Izan ere, mendebaldean sexua kontzeptu arriskutsu moduan ikusia izan da; beraz, edozein jarrera erotiko txarra izan da justifikatua egon ezean. Hala nola, ezkontzaren bitartez.
Ekintza sexualak sailkatuak daude. Onarpen sozialaren araberako sailkapena egiten da. Hauetan lehenak, ezkonduen harreman heterosexualak daude. Pentsamolde hegemoniko bat dago zeinek bere kontrolpean hartzen dituen gainontzeko talde minoritarioak.
Jose Antonio Langaritak azaldu bezala, espazio publikoari dagokionez, proiektu heterosexualizantea hartzen du bere baitan. Eremu ideologiko bat da, noski. Izan ere, espazio honek, gorputzak banatzen ditu sinesmen sexual dominanteen parametroen arabera. Esaterako, komun publikoei erreparatu diezaiekegu; hots, hauek adibidez, generoaren kontrolperako lekuak dira. Hortaz, espazio horiek elkar erlazionatzeko moduekin zerikusi gehiago dute espazio fisikoekin baino.
Argi dago sexualitate kontzeptua erlatiboa dela. Esanahi desberdinak izan ditzake, kultura baten arabera, herri baten arabera, familia baten arabera... Horri jarraiki, erregulazioaren bitartez, sexualitatearen gaineko hierarkia sozial bat eraikitzen da.