Jojo's Bizarre Adventure manga bildumak oso izenburu egokia du. Izan ere, manga hau,edozer baino lehen bizarroa, arraroa eta bitxia da. Jojoren unibertsoa hain da handia eta aldi berean txiki eta ezezaguna, ez dakidala istorio hau kontatzen nondik hasi.
1987an Hirohiko Araki manga autoreak Jojo's Bizarre Adventure manga argitaratu zuen Weekly Shonen Jump manga astekarian. Arakik bi urtez idatzi eta marraztu zuen Jojorenabenturen lehen zatia, Phantom Blood. Hona hemen lehen bitxikeria: Arakik Phantom Blood-ek izan zuen arrakastari etekina atera eta manga infinituraino luzatu beharrean,istorioa bukatu eta bigarren zati batean lanean jarri zen: "Battle Tendecy". Zati bakoitzakJoestar familiako kide bat izango zuen protagonista. Joseph, Yosuke, Joline... Guztiok duteezizen moduan Jojo.
Pixkanaka-pixkanaka Jojo japoniar kulturan sustatzen joan zen... 2003 urterako Jojorenlehen lau zatiek anime bihurtu zituzten. Jojo maitatua eta ikonikoa zen Japonian, handikkanpo... ez hainbeste. Internetera iritsi zenean, orduan bai, Jojok sekulako eztanda eginzuen. Jendeak egindako meme dibertigarriei esker, Jojoren estetika bitxi etadeigarriarengatik, internet txundituta eta guztiz maiteminduta utzi zuen Jojok. Jojorenseigarren zatia anime bihurtzen ari dira orain, Steel Ball Run. Ba seigarren zati honentrailerrak 5 milioi bisita ditu Youtuben. Astakeria hutsa!!!
Esan genezake Jojoren abenturetan epikotasuna eta irakurlea txunditzea dela lehentasuna.Marrazkietan, zentzu gabeko kamara ikuspegiak aurkituko ditugu. Estilo nahaste-borrasteak: karikatura itxurako pertsonaia estilo errealistadun baten alboan. Gaizki marraztutako (objektiboki gaizki, lagunok) hainbat eta hainbat pose. Dena manga ahalik eta epikoen bihurtzeko helburuarekin. Arakik kaos guzti honi zentzua ematen dio pertsonalitate handiko pertsonaiak, historia eta borroka epikoak sortuz.
Jojoren abentura bizarroak agian ez dira denontzat gustuko, baina bai dira denontzatharrigarriak!!!