Zuhaitzak mozteko garaia heldu da, gure etxeetako tximiniak berotzeko, mendia garbi mantentzeko edo kimu berriei lekua egiteko. Baina Urdiaingo basoetan aurten pasatu egin dira, sartutako makineriak garbiketa baino sarraski handiagoa egin duela esan digu argazkia bidali digun irakurleak, horrela ez da ezer gehiago haziko.