ETB2k min

Erabiltzailearen aurpegia Objektibotik 2020ko urt. 31a, 08:05

Hizkuntza normalizazioa du helburu Euskal Telebistak. Euskararena, jakina. Baina bere bigarren kateak, atzera ere, egin du: aurkezle euskalduna herri euskaldunera bidali du herritar euskaldunak gaztelaniaz elkarrizketatzera. Hain zaila ote da euskara ETB2n sartzea eta entzutea? Euskarazko esanak erdarazko azpidatziekin ematea konponbide erraza izateaz aparte, edukiak kate guztietarako erabilgarri eginen lituzke. Eta, horrela, hizkuntzaren normalizazioan are eta garrantzia handiagoa hartuko luke hedabideak.