Lakuntzan itsasoa estoldetan hasten omen da. Edo hori behintzat esaten dute estolden ondoan jarri dituzten kartelek. Erretzaileak kontzientziatzeko kanpainak argi jartzen du zigarrokina estoldatik behera botatzearen ondorioak zeintzuk izan litezkeen.
Lakuntzan oraingoz behintzat, itsasorik ez, baina zeinek daki klima aldaketak ekarriko duena. Horregatik, oraingoz, hobe dugu kartelei kasu egin eta estoldatik behera ezer ez botatzea, bestela txalupak egiten has gaitezkeelako.