Altsasuko igerilekuko lorezainak

Erabiltzailearen aurpegia Objektibotik 2020ko mar. 13a, 08:11

Udalak fitxaketa berriak egin ditu neguko merkatuan lorezaintza arloan jokatzeko, ardiak. Fitxaketa hauek gainera, badute trebetasun berezirik, lorategiko belarra motz-motz eta txukun uzteaz gain, lurra nitrogenatzen doaz han-hemenka. Horrela, udaberria iristerako, lurra nitrogenoz goxatua izanen da eta lore ederrak ikusi ahal izango ditugu zelaietan. Ardiei esker, igerileku garaia iristen denean, kanpoan ere jolasteko leku zoragarria izanen dugu.