Garai berezi bezain arraroak ari gara bizitzen azken aldian gurean. Udaberriarekin lehengo loreak agertu ziren, eta honekin batera konfinamendu zorrotz bat. Martxoko eguzki beroarekin goxatu ahal izan genuen gorputza etxeko balkoietan, baina bat-batean eta abisurik gabe, txuri-txuri esnatu dira inguruko kale eta loreak.