Osasun erakundeek ozen eta garbi esan digute oso garrantzitsua dela gure burua eta ondokoak babestea, horretarako beharrezkoak diren tresnekin. Pixkanaka gure bizitzetan sartu ditugu, bai maskarak, bai eskularruak.
Baina babesgarri hauek erabili ondoren, egoki kentzeaz gain (Interneten aurki ditzakezu bideo pila bat), zaborrontzira botako ditugu. Ondoren, poltsa ongi itxi eta errefuxaren edukiontzira botako dugu. Eta ez argazkian ikusten dugun bezala, lurrera.